Espainiako Eskubaloi Federazioak azaroaren 27tik 29ra Puertollanon (Ciudad Real) ospatuko den Espainiako Nazioarteko Torneora joango diren 20 jokalarien zerrenda argitaratu du gaur. Bertan super amara Bera Berako Maitane Etxeberria, Anne Erauskin, Carmen Arroyo, Elba Álvarez, Lucía Prades eta Kelly Fonkeng jokalariak daude.
Jokalariak Madrilen daude deituta azaroaren 22an, Puertollanon hiru partida jokatzeko. Espainiak hilaren 27an (20,30etan) Portugalen aurka neurtuko ditu indarrak; hurrengo egunean Argentina –bertan Gavilan izango da- izango da aurkaria (16,15etan) eta 29an, Tunisia (13,30etan).
Txapelketa amaitzean, Joaquin Rocamora hautatzaileak Europako Txapelketa jokatzeko behin betiko zerrenda emango du, abenduaren 3an hasiko dena, Antalyan (Turkia), Danimarkaren aurka.
Arroyo, Fresco eta Amores, 2029 proiektura
TIE aurretik, azaroaren 19tik 22ra, Puertollanon ere, 2029 proiektua burutuko da eta Carmen Arroyo, Elene Fresco eta Elena Amores deitu ditu Rocamorak.


































