
Euskal Eskubaloi Federazioak Open Cup delakoa martxan jarri du, hau da, Kopa moduko bat kadete, jubenil eta senior mailetan. Hortaz, bihar Bidebietan -400 pertsonentzako lekua bermatuta- Bera Bera eta Orio Eragin klubek kanporaketa batean hurrengo faserako txartela jarriko dute jokoan.
Lacturale Bera Bera Gelato Orio Eskubaloia hartuko du kadete mailan 10,30etan eta Sinergia Orio Eskubaloia jubenilean, 12,30etan. Senior taldeak, aldiz, hurrengo asteburuan hasiko da lehian.
“Partida lehiakorra datorrela nabaritzen da zaleek ikusteko aukera izango dutena, irrikan geunden eta ziur nago bultzakada hori nabarituko dugula” adierazi du gaur SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek. “Beste pistetan zaleekin jokatzen denbora dexente daramagu eta gure gertukoek guren gozatzea nahi dugu, beraientzako jokatzen dugulako eta poztasuna eman nahi diegu” gaineratu du.

Brasil eta Argentinako Eskubaloi Federazioek SUPER AMARA Bera Berako Adriana Cardoso, Mariane Fernandes eta Malena Cavo deitu dituzte Erdi-Hegoaldea Txapelketan jokatzeko, Paraguayko Asuncion hirian urriaren 5etik 9ra bitartean ospatuko dena eta Espainian abenduan burutuko den Mundialerako hiru txartela banatuko dituena.