Bera Bera

Select your language

Superkopako porrotaren ondoren, super amara Bera Berak bihar irekiko du Guerreras Iberdola Liga Gascan (19,30etan, Marta Fernandez eta Maialen Calderon, euskaldunak) Replasa Beti Onak taldearekin, “ondo hasi eta egiten ari garen lanean konfiantza emate aldera” komunikabideei aurrean gaur eguardian Jon Begiristainen hitzetan.

Hala ere, Superkopak utzi zizkion sentsazioez galdetuta, super amara Bera Berako entrenatzaileak aitortu du “porrotak beti direla gogorrak”. Bere ustez, “ez genuen gure bertsiorik onena eman denboraldiaurrean egindakoarekin alderatuta, eta horrek min handiagoa eman zidan”. Beraz “arantza kentzea dagokigu”. Atzoko entrenamenduan, entrenatzaileek eta jokalariek izandako solasaldian “gure ondorioak atera genituen, autoexijenteak izan behar dugu, eta ziur nago bihar bertsio hobea emango dugula”, azpimarratu du Begiristainek.

Guerreras Iberdrola Liga ate joka dugu. “Txipa aldatu behar dugu. Lehen ere ez ginen onenak, eta orain ez gara txarrenak”, adierazi du usurbildarrak. Bere ustez, biharko partida “estua izango da”. Replasa Beti Onaken “blokea” nabarmendu du, Lang – Ligako defendatzailerik onena – eta Donderis – gazteen munduko txapelduna – bezalako bi fitxaketak “lehen lerroari plus bat ematen diote” eta “Miguel Echeverriaren lan ona” azpimarratu du entrenatzaileak.

Horretarako, Arroyo bajetara gehitzeaz gain, Begiristainek ziurtatu du “konfiantza osoa dudala plantillan” eta “gure jokoa egitea” espero du.

Silvia Ederraren heriotza

Klubak sentitzen du Silvia Ederraren heriotza eta doluminak helarazi dizkio familiari. Ederra sei denboraldiz izan zen taldean (2012-2018), eta biharko partidaren atarian minutu bateko isiltasuna gordeko da haren oroimenean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores