Bera Bera

Select your language

Sufritu egin zuen, baina 24 eta 25 emaitza defenditu egin zuen Akaba Bera Berak Zuazo Barakaldoren kontra, eta bi puntu gehiago lortu du, eta bigarren postutik bi puntutara besterik ez kokatu da, eta hirugarren postutik bakarretara. Ez zuten ondo hasi partida Reyes Karrerenek, ez baitzuten lortzen Viorica Pavelen kanpoko jaurtiketak gelditu. Oso jaurtitzaile ona da bederatzi metroetatik neguan fitxatutako jokalari hau. Horren ondorioz, Jorge Dueñasen taldeak lehen zatiko erdirako lau goleko abantaila bazuen, eta horrek behartu zuen Karrere aldaketak egiteko. Defentsa mixta bat ezarri zion Paveli, eta honek ezin izan zuen jaurtiketa erosoa egin berriro. Defentsan eginiko lan onak emaitzak ematen zituen, eta lehen zatiko bukaeran diferentzia murriztu zen, eta 12 eta 11koa izan zen. Bigarren zatian donostiarrek hartu zuten abantaila, baina ez zuten lortu partida puskatu, eta diferentzia ez zen batere fidagarria, gol bat edo bi golekoa besterik ez zelako. Arbitroek ez zuten urratsak adierazten, eta horretaz baliatzen ziren bizkaitarrek gola lortzeko. Azken minutuan, Esme Lopezek partida amaitua uzteko aukera izan zuen, baina faltan oztopatu egin zuten bere jaurtiketa, eta epaileek ez zuten ezer adierazi. Horregatik, azken 20 segundutan donostiarrek defenditu behar izan zuten gol bateko abantaila, eta lortu egin zuten. Dena den, Barakaldokoek jaurtiketa bat izan zuten behin denbora bukatuta, baina ez zuten berdinketa lortu. Azken erabaki honen ondorioz, Reyes Karrere entrenatzailea kanporatu egin zuten arbitroek txartel gorria erakutsiz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores