Bera Bera

Select your language

Erreztasun osoz irabazi egin dio Akaba Bera Berak Cementos La Union Ribarrojari, 30-19, azalduz ahazturik direla jadanik duela urte batzuk valentziarrak izandako ospea, duela bi urte liga garaileak izan bait ziren. Hogei minutu besterik ez zuen aurpegia eman kanpoko taldea, aprobetxatuz donostiarrek askotan sutoinetan ematen zutela, eta Akaban izandako atezain internazionalak, Michela Ciobanuk lehenengo zati ona bete zuela. Dena den, abaintala beti etxekoen aldekoa izan zen, eta lehenbiziko hamar minutuetan 6-1eko diferentzia lortu zuten. Nahiz eta Gregorio Garcíarenek saiatu, erreakzio pittin bat azaldu zuen, baina hiru goletara jarri besterik ez zuten lortu. Atsedenaldian, emaitza 13 eta 9koa zen. Bigarren zatian Amaia Ramírezek, zigortutako Reyes Karreren lekua bete zuela Bera Berako aulkian, aldaketa ugari egin zituen, eta horren ondorioz lortu zuen taldea fresko mantentzea, eta ohizko abiadura mantentzea, Cementosen defentsa ahula erreztasun osoz gaindituz. Horren ondorioz, joko oneko momentuak izan ziren, erasoko joko bizi bizia azalduz zaletuen gozamenerako. Lortutako abantaila gero eta zabalagoa izan zen, eta kanpokoek burua jeitsi zuten; Jelicic jaurtitzaile ezkertia izan zen saiatu egin zen bakarra. Nabarmena zen talde valentziarrak dituen zailtasun ekonomiak, plantila osatzen zituen jokalariak gazte gazteak zirelako. Etxeko taldean jokalari guztiak ondo aritu ziren, baina aipatzekoa izan zen Libe Altunak egindako partida, bost gol lortu baitzituen, ia akatsik izan gabe. Hau izan da Reyes Karreren taldeak lortu izan duen laugarren garaipen jarraian, eta sendo agertzen da ligako bigarren postua lortzeko borrokan. Hurrengo asteburutik aurrera partida ederrak izango ditu talde donostiarrak, Eldara (bigarrena) joango delako, gero Mar Alicante (4.) jasoko du, Itxakoren (1.) kontra Lizarrara joateko eta Parc Sagunt (3.) Bidebietan hartzeko. Partida hauen ondoren argi geratuko dira zeintzuk izango dira denboraldi honetarako helburuak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores