Balentzian lortutako arestiko garaipenaren ondoren, AKABA BERA BERAren jokalariak eta egun batzuk oporretan igaro ostean, entrenamendu sesioei berriz ekin diote Liga txapelketako urrengo partiduari begira. Larunbat honetan izango da neurketa, Bidebietako kiroldegian, arratsaldeko 19,30etatik aurrera eta Mar Alicante taldearen aurka. Alikantarrak zazpigarren postua okupatzen dute egun Liga lehiaketako sailkapen nagusian, orainarte, 19 puntu lortu dituztelarik. Jadanik, gipuzkuar taldeari ordaina eman nahi izango diote bisita honetan, txapelketako lehen itzulian, AKABAK aise irabazi bait zuen. Partidu honen epaile, Fernández Baranda eta González Grau arbitro euskaldunak izango ditugu.
Garaipen bikaina lortu du gaurkoan Erregina Kopako semifinaletan AKABA BERA BERA taldeak Elda Prestigioaren aurkako partiduan Balentzian. Garaipen honek gainera, Errekoparako txartel zuzena eskeintzen dio gipuzkuar taldeari. AKABAK erritmo handia imposatu dio neurketari lehen segundutik, 6:0 defentsa aukeratu du, eta nahiz eta lehen 15 minutuetan Fraile edo Soit bezalako jokalari arriskutsuak arazoak sortu atzean, partiduaren minutu horretarik aurrera, defentsa sistema erabat birmoldatu, eta elkarjotze eta baloiak berreskuratuz aurrera joan dira markagailuan gipuzkuarrak. Joku azkarra baina iraunkorra burutu dute, kontraerasotan gora etengabe joaz, eta barneratzeak ondo burutuz, golak lortuz. Jokoaz gain, Tati Gamendia entrenatzailearen ez egotea nabarmendu behar da, izan ere, neumoniaz jota, hotelean gelditu behar izan bait du arratsalde honetan. Poz-pozik gipuzkuarrak garaipen garrantzitsu eta zail honen ondoren, gogo eta ahalmen guztiak biharko finalean jarrita dute jada, arratsaldeko 15,45etatik aurrera, Cementos La Unión taldeari aurrez aurre neurtuko dituen norgehiagokan.
Merezitako garaipen garrantzitsua lortu du gaur Akaba Bera Berak beti zaila getatzen den Itxako talde nafarraren aurka Balentzian (L"elianan), Erregina Kopako final laurdenetako partiduan. Gipuzkuarrak ideiak oso argi zituztela atera dira pistalekura, neurketan buru-belarri sartuak ibili dira lehen segundutik eta baloiak eskutartean mantentzeko intentzioz gogor eta gogoz borrokatu dute zelaian. Jokoan nagusi, Akabak 6:0eko defentsa bikaina erakutsi du eta ongi egite honek, nafartarrei baloi asko lapurtu eta azkar oso gora etengabe igo eta golak sartzea zilegitu dio Tati Garmendiaren taldeari. Gauzak honela, Itxakok 5:1eko defentsa sistema aukeratu du partidua aurrera zihoan ehinean,Garmendia jokalaria kontrolatzeko asmoz, eta gipuzkuarrak imposatutako joko erritmoari eusten saiatu dira hauen golen errenta neurketaren azken minutu t"erdian puntu batera murriztea lortu dutelarik, baina ez da nahikoa izan markagailua beren alde eskuratzeko. Akabako jokalariak jokuaren gidari gertatu dira azken segundurarte eta garaipen garrantzitsuaren jabe egin dira azkenean.Partidu hau irabazi ostean, urrengo neurketa txapelketa honen barne (semifinalak jokoan) larunbat honetan, Martxoak 31, Balentzian (L"elianan) eta arratsaldeko 16,30etatk aurrera izango da, Elda taldearen aurkako norgehiagokarekin.
Idatzi honen bidez, AKABA BERA BERA taldeak datorren ostegun honetan jolastuko duen partidu garrantzitsuaren berri eman nahi dizuet. Erreginaren kopa txapelketaren barne, beti zaila gertatzen den Itxako talde napartarren aurkako neurketa izango dugu, Lëlianan (Balentzia), arratsaldeko 16,00etatik aurrera, eta final laurdenetako txartela jokoan. Talde gipuzkuarraren jokalariei dagokionez, zalantza dira egun, Raphaelle Tervel eta Esme López, lehenengoa biki minez eta bigarrena, eskuin eskuko hatz txikia apurtua bait du. Partiduaren epaile, Merino Mori eta Moyano Prieto arbitroak izango dira. Jarraian, egun bereko beste neurketen ordutegia azaltzen dizuet
Orsan Elda- BM Roquetas...12,00etan
Akaba Bera Bera- SD Itxako ...16,00etan
Astroc Sagunto- Mar Alicante...18,00etan
Cementos La Unión Ribarroja- Cleba León...20,00etan.
Idatzi honen bidez AKABA BERA BERAren Liga txapelketako urrengo partiduaren berri eman nahi dizuet. Larunbat honetan izango da, martxoak 24, Quintercon Perdoma talde kanariarraren aurka, arratsaldeko 19,00etatik aurrera (20,00rak etxeko ordutegian) eta Celestino Hernandez Luis kiroldegian. Neurketa honetarako, Tati Garmendia entrenatzaileak azken partiduetan zelairatutako jokalariak izango ditu prest, eta gipuzkuarrak, lehengo asteburuan sufritutako galtzea atzean utzi eta garaipena lortzeko asmo nagusiarekin doaz. Jakin badakigu talde kanariarra Liga txapelketako sailkapen nagusian azken postua okupatzen duela egun, soilik bi puntu lortu dituelarik orainarte, baina eta guztiz ere, AKABA taldeak argi dauka pistan eman beharrekoa, Europako lehiaketarako txartel bat lortu nahi badu aurten ere bai. Neurketa honetako epaile, León Torrecilla eta Muñoz Escobar arbitro andaluziarrak izango ditugu.