Bera Bera

Select your language

Eguerdi honetan Telden (Las Palmas) Erreginaren Kopako zozketa egin da, otsailaren 24tik 27ra kanarietako hiri honetan ospatuko dena. Bera Berari suertatu zaion arerioa Elda indartsua izan da. Zortea ez du aldeko izan Bera Berak, zozketan zeuden bi “kokoetako” bat tokatu baitzaio. Beste partiduak hauek izango dira: Itxako-Elche, Sagunto-Alicante eta Monovar Urbacasas-Ro Casa. Gutxienez, Bera Berak koadroaren alderdi gogorra ekidin du, eta final laurdenetan Eldari irabazi ezkero, finalerdietan arerioa samurragoa izango luke: Monovar edo Ro Casa. Bera Berako entrenatzaileak, Reyes Karrerek, zozketaren emaitza lasai hartu du: “Kopan partidu guztiak dira oso zailak. Bertan dauden taldeak handiak dira, horregatik gure mentalitea ez da aldatuko arerioaren arabera. Elda talde handia da, baina beste batzuk baita ere. Kanporaketa oso irekia ikusten dut”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores