Bera Bera

Select your language

Hurrengo asteburuan urtarrilari agur esango diogu, eta Bera Beraren harrobiko taldeak behar bezala amaitu nahi dute hilabetea. Kantxara irtengo diren lehenengoak A taldeko infantilak izango dira. Goiz esnatuko dira, Ereintza B-ren aurkako partidua goizeko 9:30etan hasiko baita. Altzako polikiroldegian izango da lehia. Beranduago, eguerdiko 12:00etan B taldeak Egian jokatuko du, Egiaren kontra. Txapeldun izateko borrokan mantenduko duen beste garaipen bat lortzea izango dute helburu. Kadeteak, euren ligako lider sendoak, lehen itzulia amaituko dute Ordiziaren kontra. Bidebietan izango da partidua 16:30etan. Helburua lehen fase hau partidu guztiak irabazita bukatzea izango da. Euren mailako lehen postuan baita ere, jubenilak larunbatean 10:45etan arituko dira Zumaiako Lubaki kiroldegian Pulporen kontra. Bestalde, seniorrak izango dira lehian sartuko diren azkenak. Igandean 12:00etan Bidebietan Jauja jasoko dute, azken sailkatua. Irabazi beharreko partidua beraz, gauzak behar bezala egin ezkero.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores