Bera Bera

Select your language

Aste bukaera benetan bikaina izan da Bera Berako taldeentzat. Nagusiek lortutako garaipen zoragarriaz gain, harrobiko beste talde guztiek ere euren partidutan irabazi egin zuten, beraz, dena primeran atera zen. A taldeko infantilak erreibindikatu egin ziren Andoainen Leizaran B 4-10 gailenduz. Ekipoa animatuko duen garaipena da, gora begira jartzen baita. B taldea bestalde, bere bigarren postua indartu zuen Aiala C-ri egurra eman ondoren (29-8). Kadeteek asteburu gogorra zuten aurretik. Ostiralean atzeratutako partidu bat jokatu behar izan zuten. Eta ez zen gainera edonolako konpromezua, arerioa Aiala B baitzen, sailkapeneko bigarren sailkatua. Zarautzeko polikiroldegira jende mordoa hurbildu zen, txapelketa irabazteko final bat izan zitekeena ikusteko. Bera Berak sekulako partidua egin zuen, eta beste garaipen bat lortu zuen 19-21 markagailuarekin. Horrela, nahiz eta ez diren konfiatu behar, txapeldun izatea eskura dute. Larunbatean ere euren lana egin, eta 14º garaipena erreskadan lortu zuten Urnietakori 16-40 irabazita. Jubenilak bere aldetik, euren seriotasunaren beste erakustaldi bat eman zuten, eta Leizaran bezalako arerio zaila aski errez gainditu zuten 35-19ko emaitzaz. Bukatzeko, igandean jada, seniorrak Bera Beraren festarekin jarraitu zuten, 25-23 Ereintza gaindituz, eta garaipenaren bidera itzuliz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores