Idatzi honen bidez, Akaba Bera Bera taldearen errekopako urrengo neurketaren berri eman nahi dizuet. Igande honetan izango da, otsailak 18, eta errusiako Astrakhanochka taldearen aurka,eguerdiko 12,00etatik aurrera Bidebietako kiroldegian. Partidu garrantzitsua dugu nonbait europako errekoparen txapelketaren barne,eta aurrez, eta garaipen posibilitateei dagokionez, norgehiagoka nahiko orekatua estimatzen da. Gipuzkuarrak ahalik eta onura zabalena lortzen saiatuko dira gogoz etxeko zelaian, itzuleko neurketa Errusian, otsailak 25ean, aldez aurretik errazago gerta dadin. Partiduaren epaile, belgikar Karl Riga eta Singurd Tomasen izango ditugu. EHFko ordezkari berriz, Jean Lelong frantziarra. Partidu aurreko entrenamendu saioei gagozkiolarik, Akabako jokalariak bihar garatuko dute goizeko 11,ooetatik aurrera eta Bidebietan, bertan jokalari serbiar berria, SVETLANA OBUCINA lehen aldiz arituko delarik. Larunbatean, saioa pixka bat beranduago hasiko da, 12,00etan jada. Errusiar taldeari dagokionez, beren etorrera bihar 18,00etan Hondarribiko aireportuan espero dugu, eta larunbatean entrenamendu saioa garatuko dute ere, goizeko 10,30etan, Bidebietan.
Garaipen garrantzitsua lortu du gaurkoan Akaba Bera Bera taldeak, Vicar Goya almeriarren aurka. Azken hiru urteetan bezalaxe, nahiz hango bisitetan (iraila bukaeran) galdu, etxeko partiduan erabat nagusi bilakatu dira Tati Garmendiaren jokalariak. Aurrera pauso handia suposatzen du garaipen honek Ligako txapelketari dagokionez; defentsa sistema sendo eta bikaina erakutsi dute gipuzkuarrak neurketa osoan zehar, baloi asko moztuz, gora azkar igoz eta hutsuneak probetxatuz edota berria sortuz, gola lortu arte. Baikorrak dira beraz gipuzkuarrak, eta egonkortasun hau oinarritzat hartuz, beren gogo eta kemen guztia igandeko partiduan jarrita dute jada, Europako txapelketaren barne, errusiako Astrakhan taldeari aurre egin beharko diotelarik. Gaurko partiduaren jendartekoan, SVETLANA OBUCINA, Akabako serbiar fitxaje berria nabarmendu dezakegu.Igandeko partiduan estreinatuko da zelaian.
Idatzi honen bidez, Akaba Bera Berak zinatutako fitxaketaren berri eman nahi dizuet. Serbiar jokalaria dugu, SVETLANA OBUCINA, 1979garren urteko urriak 9an jaioa, eta DUNAFERR hungariar taldetik etorria.1,77 altuerarekin, lehen eremua defendatuko du zelaian (hegal edo zentral bezala). OBUCINA bihar arratsaldean Loiuko (Bilbo) aireportuta ailegatuko da, ondoren, Donostiaruntz abiatuko da, Akaba Bera Bera eta Vicar Goyaren arteko partiduaz gozatzeko asmoz. Jokalari berri hau, igandeko errekopako neurketan zalairatuko da lehen aldiz gipuzkuar taldearekin, Bidebietako kiroldegian.
Galdu egin du gaurkoan Akaba Bera Berak beti arriskutsua den Elda Prestigio taldearen aurkako partiduan. Dena dela, emaitza, epai mahaien jokabide txarraren ondorio zuzena gertatu da. Jadanik, lehen zatian gipuzkuarrak aise menperatu dute jokoa, bai defentsan baloi asko moztuz eta erasoan azkar ateraz, bai Fraile bezalako jokalari nabarmena kontrolatuz (gol bakarra lortu du neurketa osoan zehar), eta goran, defentsa atzerritara askotan gaindituz, nahiz hortarako, oso jokalari altuak eta bikainak garaitu behar izan. Baina bigarren zatiko hamabostgarren minututik aurrera, eta epai mahaien zenbait erabaki zirela medio (bi tarjeta gorri atera dizkiete gipuzkuarrei eta honen ondorioz, zenbait momentutan lau jokalari soilik izan dira pistalekuan), Akabaren jokoa erabat desorekatu eta iraunkortasunik gabea bilakatu da, bukaeran markagailua berreskuratu ezinik, galdu egin dutelarik. Hala ere, Tati Garmendiaren jokalariak, gogoa liga txapelketako urrengo partiduan dute ia dagoeneko, asteazkenean izango da Vicar Goya taldearen aurka, eta igandean, beste neurketa dute zai, kasu hontan, errekoparen lehiaketaren barne.
Akaba Bera Berak jolastuko duen hurrengo norgehiagka,otzsailaren 14ean,asteazkena izango da Vicar Goya jarquil izanik aurkari.
Partidu hau aurreratu egin da donostiarrek Rekopako partidua jolastu behar dutelako 18an,datorrean igandea hain zuzen norgehiagoka honetako aurkaria astrakan errusiarra izango da.
Partiduko epaileak Eraso Eteban eta Ordoki Ochoa izango dira.