Gutxienezko galtzea izan da Akaba Bera Bera taldearena gaur Almerian, lesio kapitulu zabalaren fruitu batipat. Tati Garmendia entrenatzaileak uste zuen bezala, azkenean, Raphaelle Tervel jokalari frantziarra (zilborraren zuntzen hausketarekin) eta Matxalen Ziarsolo (belauneko alboko zartadura entrenamendu sesiotan berjausita) ezin izan dute partidua jokatu. Hainbeste jokalarien ez egoteak, gipuzkuarren jokua aise lausotu du pistan, eta andaluziar taldeak ondo asko aprobetxatu ditu hutsune eta defentsa sistemaren desorekak. Tervelen ez egoteak, Susan Andersen zentral postua defenditzera eraman du adibidez, Zulai Agirrerekin jokoa konbinatuz. Baina postu berrien okupatzeak, asko zaildu du beraien funtsa pistalekuan eta baloi asko galdu dira. Nolanahi ere, Natasha Krnick kroaziar gaztearen emanaldia nabarmendu dezakegu, atzetik, jaurtiketa bortitzak eginez, zenbait gol garrantzitsu lortu bait ditu. Beraz, andaluziarrak garaipena lortu dute, baina gipuzkuarren akats eta hutsuneak aprobetsatuz soilik. Tati Garmendiaren jokalariak, gau honetan bertan irtetzen dira Donostiaruntz autobusez. Norgehiagoka hau aurtengo azkena da gipuzkuarrentzat Liga eta Europako lehiaketei gagozkiolarik. Urrengo neurketa, urtarrilaren 13 eta 14ean izango dira Donostian, Europako errekopako txapelketaren barne, Bruhl talde suizarraren aurka.
Akaba Bera Beraren Ligako urrengo partiduaren berri eman nahi dizuet. Larunbat honetan izango da, urriak 18, BM Roketas taldearen aurka. Partidu hau, urte hontako azkena jada, arratsaldeko zazpiretan jokatuko da, Roketas de Mar hiriko, Infanta Kristina Udal Kiroldegian.Norgehiagokaren epaile, Cordoncillo Bautista eta Ortega Cejas andaluziarrak izago ditugu. Tati Garmendiaren jokalariak, bihar (osteguna) gauez egingo dute bidaia autobusean, eta ostiral goizean, han bertan, partidu aurreko azken entrenamendua garatuko dute. Gipuzkoar taldea, Veronika Valverde, Esther Larreategi eta Libe Altunaren bajaldiez gain pistalekuan, Raphaelle Tervel frantziarraren ez egotea jasan behar izan dute ere entrenamendu lanetan azken egun hauetan (bere selekzioarekin Sueziako partido europearra prestatzen aritu bait da).Frantziar jokalaria, Roketasko hotelean bertan berraurkituko da Akabako beste jokalariekin. Andaluziar taldeari dagokionez, oso mementu gozoa jorratzen ari da lehiaketan, are gehiago, Vicar Goyaren aurkako partidua irabazi ondoren.
Gutxienezko galtzea sufritu du gaur Akaba Bera Bera taldeak Itxako nafarraren aurka, Bidebietako kiroldegian. Azken emaitza, (17-21), bai gipuzkoar bai nafar taldearen alde izan zitekeen, oso joku eta ahalmen berdintsua erakutsi bait dute bi
ak pistalekuan. Defentsa sistema (6:0) sendoa garatu dute partidu osoan zehar, eta hori baloiaren igoera azkarrekin batuz, joko bizia baina oso parekatua hornitu du. Beraz, Itxako taldearen jokalariak eta norgehiagokaren azken minutuetan gol gehiago sartzeak besterik ez, erabaki du azken emaitza nafartarren alde.
Idatzi honen bidez Akaba Bera Beraren ligako urrengo partiduaren berri eman nahi dizuet. Ostiralean, Bidebietako kiroldegian izango da, arratsaldeko zazpiretan, SD Itxako Navarra taldearen aurka. Norgehiagoka hau egun batean aurreratzen da, Teledeporte kanalak zuzenean eskeiniko bait du. Talde naparrak, 12 punturekin (Akabak baino bi gehiago jada), laugarren postua okupatzen du lehiaketaren sailkapen nagusian. Partidu zail honetarako, bi taldeek jokalariak bajaldian dituzte.Akaban, Veronica Valverde eta Libe Altuna lesionatuak jarraitzen dute, baina zorionez, Tati Garmendiak, eta bi asteko bajaldiaren ondoren, Matxalen Ziarsolo berreskutatzen du jokorako. Itxakon, Sang Eun Lee korearra ezin izango da pistan izan, lotailuen ebakuntza orain dela gutxi jasan ondoren. Partiduaren epaile, Merino Mori eta Moyano Prieto (Castilla-León) izango ditugu. Aste bateko entrenamendu bizien ondoren, (Esme López, Patricia Pinedo eta Raphaelle Tervel selekzioarekin izan dira lanean), Tati Garmendia entrenatzaileak ostiraleko partidua gogoz prestatzen ari da, azken aldiko garaipenen erritmoa galdu ez dezagun.
Merezitako garaipen garrantzitsua lortu du Akaba Bera Berak, Mar Alicante taldearen aurka jokatutako partidu zail batean. Alakantarrak parekatuak ziren gipuzkoarrekin sailkapenean, eta ez dute erraz jarri gaurko emaitzaren lortzea; jadanik, Elda eta Vicar Goya taldeei irabaztetik zetozen, sineskorrak, baina Tati Garmendiaren jokalariak ametsa zapuztu die legez. Gipuzkoarrak 6:0eko defentsa sendoa erakutsi dute, joko luzea, serio eta arriskutsua eginez, tarteak bilatzen eta irekiz, eta alikantarren presio indartsua pairatuz, gora igoz eta Ana Petrinja (10 gol), nabarmenki, gogoz aurkako atea etengabe hautsiz. Petrinjak alboko posizioa bikain defendatu du pistalekuan, Matxalen Ziarsoloren bajaldia medio (bai eta Veronika Valverderen lesioak). Mar Alicanteari dagokionez, atezainen lan ona partidu osoan zehar nabarmenu behar dugu, nahiz markagailua kontra izan. 5:1eko defentsa jarri dute jokoan, eta Pinedo eta Garmendia kontrolatzen, bi jokalari bereizi. Indarra eta joku jarraia erakutsi dute, baina taktikako akats ugari erakutsi dituzte. Aurrera pauso handia suposatzen du garaipen berri honek Akabarentzat, talde zail eta arerio zuzen baten aurka lortutako emaitza ona dela kontutan izanik batipat.