Bera Bera

Select your language

Bihar 19:00etan Bera Bera Eskubaloiak ligako bigarren itzuliari hasiera emango dio. Hasiera hau benetan zaila izango da, Bidebietara Mar Alicante talde indartsua iritsiko baita, ligako lehen partiduan gipuzkoarrak ganditu zituena, eta ordutik behetik gora datorren taldea. Bera Bera partidura moralez gainezka iritsiko da Sagunto gainditu ostean, eta sailkapeneko hirugarren tokian egonda. Taldeak bere jokua berretsi zuen gaur zortzi, eta lehia baino lehenagoko sentsazioak oso positiboak izaten ari dira. Batez ere Bidebietako gotorlekua taldearentzat ezinbestekoa izaten ari delako. Pasa den astean Saguntoren partiduan zegoen giro bikaina errepikatzen bada, Bera Bera partidua irabazten hasiko litzateke. Hala ere, partidu honek aurrekoak bezain beste zailtasun aurkezten ditu. Mar Alicantek Bera Bera gainditu egin zuen ligako lehen partiduan, nahiz eta ordutik gauzak asko aldatu diren. Donostiarrek ez dute zerikusirik Alakantera joan zen talde horrekin, eta arerioak ere gora egin du. Entrenatzaile berriarekin hobera egin dute nabarmen, eta oso joku maila onean iristen dira. Ligako ibilbidea behetik gora egiten ari dira, eta oso arriskutsuak dira. Etxekoen entrenatzaile den Reyes Karrerek kontrarioaren indarra nabarmendu du, nabarmentzen batez ere “euren lehenengo lerroa. Ana de Sousa, Laima, Veronica De Monier frantziarra, eta batez ere Isabel Ortuño dira talde honen bermea”. “Kanpoko jaurtiketa bikaina dute baita ere. Oso indartsua eta kalitatezkoa. Erasoan indartsu eta atzean sendo dabiltza” dio Karrerek. Bera Berako neskak beraz, adi-adi daude partidu honekin. Badakite pasa den asteko maila berriro erakutsi beharko dutela gutxienez, puntuak etxean gera daitezen. Bidebietako magiara helduz, denak batera, jo ta ke!

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores