Ustez baino zailagoa Akaba Bera Berak almeriako taldearen aurkako jokatutako norgehiagokan. Ez dago, beraz, etsai txikirik Akabarentzat denboraldi honetan. Partida hasi bezain pronto Akabak erraz hartu zion aurrea partidari. Almeriako taldea bezala, Reyes Carreresek 5:1eko defentsa erabili zuen partida osoan zehar. Defentsa onari esker eta erritmo handia jarriz, golean bukatu ziren nahiko baloiak lortu zituen, bai lehenengoko zein bigarren kontraeraso azkarren bitartez. Honek, partida errazagoa izango zela pentsarazi zuen bertakoei.
Partidaren hasieran ekintza azkarrak golean bukatu baziren ere, ondoren, igoeraren prezipitazioak baloi ugari galtzea eragin zuen. Beraz, nahiz eta defentsan lana ona egin, galdutako baloi kopuruak golak egiteko aukerak murriztu zituen. Bisitarien atezaina bi penalti gelditu zituen ere, Akabak aurretik joateko aukera eragotziz. Honela, atsedenaldira 10-8ko aldearekin bakarrik iritsi zen etxeko taldea.
Bigarren zatian, erasoaldietan egindako akatsak, kanpotar taldeari lagundu zion partidako zenbait unetan markagailuan aurretik jartzea. Gauzak honela, berdinketa behin eta berriz lortu zuten bi taldeek, azkenean etxekoek garaipena lortuz.
Datorren urtarrilaren 19an, San Sebastian egunaren bezperan, arratsaldeko 18:00etan, Akaba Bera Bera eta Vicar Goyaren arteko lehenengo itzuliko azken partida jokatuko da Bidebietako kiroldegian. Donostiarrak bi puntuak eskuratu beharko ditu Lizarra – Estellan datorren apirilean jokatuko den Kopa txapelketan parte hartu ahal izateko. Beraz, oso partida interesgarria izango da, non, etxeko taldeak jokalari guztiak bere esku edukiko ditu garaipena gogor borrokatzeko.
Almeriar taldea zortzi punturekin hamargarren postuan kokatua dago sailkapenean, jeitsieraren postuetatik hiru puntura besterik ez. Honela, larunbatean irabaztea garrantzizkoa dute postu horietatik aldentzeko. Miguel Angel Florido, espainiako selekzioko entrenatzaile ohia dugu talde hau zuzentzen duena. Ohiko defentsak itxiak erabiliz gain, hau da, 6:0 eta 5:1, asko estimatzen ditu irekiak diren sistemak, batik bat 3:3a, baloiaren zirkulazio eragoztearen helburuakin eta arerioaren baloi galtzeak bultzatzeko. Garaiera handiko eta kanpo jaurtiketa oneko jokalariak ditu 1,80 zentimetroetara iristsi eta gainditzen dutenak, besteak beste, Popovic kroaziarra (pibotean jokatzen duena ere) Neukova bulgariarra edo Jelicic ezkertiar serbiarra, guztiak bere herrialdearekin internazionalak direnak. Baino denen artean Aiko Hayafune nabarmentzen da erasoaldiko jokaldietan. Japoniarekin internazionala, jaurtitzaile trebea, azkarra eta ligako golegileen zerrendan hamaikagarren postuan dagoena. Bere kalitatearen adibea da, espainiako selekzioari sartutako hamaika golak Frantzian ospatu berri den mundialeko partidan.
Akaba bi puntuak ez galtzeko intentzio garbiarekin kantxaratuko da larunbateko partidan eta horretarako bere joku onena erabiliko du, hau da, defentsa sendoa eta joku erritmo handia jarriz
Asteburu honetan infantilak, kadeteak eta jubenilak ez dute jardunaldirik. Bakarrik honako partidak daude:
- 2garren maila
BERA BERA - JARRILERAS CES RAGABI
Urtarrilaren 19an, larunbata, eguerdiko 12:00etan Bidebieta kiroldegian
- Ohorezko maila
AKABA BERA BERA - VICAR GOYA (ALMERIA)
Urtarrilaren 19an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan Bidebieta kiroldegian
Zorte on guztiei
Europako Errekopako final zortzirenetako kanporaketan, Akaba Bera Berak txapeldunen ligako kanporatu berriaren aurka egin beharko du, Pogdoricako, Montenegroko hiriburua, Buducnost Monet taldea. Joaneko partida otsailaren 8an edo 9an izango da Montenegron eta itzulerakoa otsailaren 16an, arratsaldeko 16:30etan, Bidebieta kiroldegian, ETBtik ikusi ahal izango delarik zuzenean. Joaneko partidarako epaileak Bebetsos eta Meimaridis greziarrak izango dira eta etxean Guyot eta Stalder suitzarrak izango ditugu.
Buducnost Monetek batez besteko 23 urteko adinako taldea dute, baina nahiz eta oso gazte izan kalitate handikoak dira. 23 urteko Radicevic edo 22 urteko Jovanovic jokalari gazteak, taldeko golegile handienak izan dira Txapeldunen Ligan aurten, 36 eta 25 golekin, hurrenez hurren. Dena den, final zortzirenetarako Slagesse talde daniarretik etorritako fitxaketa berriak izango dituzte, Katerina Bulatovic eskubi alboko ezkertiarra eta ezker alboko Ana Obradovic. Internazional mailako jokalari handiak ,zalantzarik gabe, taldea asko indartuko dutenak
Partida zaila arerioen kantxan, non, joaten diren ohizko lau mila zale kanpotarren zein epaileen gain egiten duten presioarekin etxeko taldea bultzatzen dute, beraz, ezinbestekoa izango da emaitza ona ateratzea, gero Bidebietako partidan aukerak eduki ahal izateko.
- Infantilak:
Bera Bera 15 – Lezo Institutua 15
- Kadeteak:
Bergara K.E. 17 – Bera Bera 25
- Jubenilak:
Leizaran Pegamo 37 – Bera Bera 27
- 2garren Maila:
Kukullaga 31 – Bera Bera 17
JGainera, Bera Berako infantilak laster hasiko dute Infantil Emakumezkoen Foru Aldundiko Txapelketa eta bertan honako arerioak edukiko dituzte:
- LEIZARAN “B” andoaindarra
- CASA ASTIGARRAGA ELGOIBAR elgoibartarrak
- ALOÑA MENDI K.E. Oñatiarra
- ESCUELA DE HOSTELERIA AIALA “E” zarautztarra
- LEZO INSTITUTUA lezotarra