Bihar 12:30tan, Parc Sagunt eta Elda aurrez aurre izango dira I Minikoparen finalan. Bigarren finalerdian Eldakoek 24 eta 26 irabazi zioten Bera Berari partida gogor eta oso berdindurik batean.
11:30tan Bera Bera eta Itxako saiatuko dira hirugarren postua lortzen.
Akaba Bera Berak eta Parc Saguntek ligako lehenengo bi sailkatuak gainditu dituzte ABF Kopako finalerdietan, emaitza bera lortuz, 28-19.
Valentziarrek erraz gainditu zuten Itxako. Lizarrakoek ez zuten inoiz partidan sartu lortu, eta Saguntokoek ez zuten problemarik izan garaipena lortzeko.
Bestalde, Akaba Bera Berak oso partida ona burutu zuen Eldaren kontra, eta defentsa ederra azalduz eta Johanna Bouvereten geldiketei esker, eroso sentitu ziren eta merezitako garaipena lortu dute.
Bihar, 17:00etan Itxako eta Elda borrokatuko dute 3. postuagatik, eta 19:00tan finala izango da. Dena Bidebietako Kiroldegian.
Parc Sagunt lehenbiziko finalerdia irabazi egin du 19 eta 26 Lizarrako Estellari. Valentziarrek talde boteretsua dutela azaldu dute, eta merezimendu osoz lortu dute biharko finalarako sailkapena.
ABF Koparen (Emakumezkoen Eskubaloi Kluben Elkartea) zortzigarren edizioa izango da eta Donostiak bigarren aldiz hartuko du txapelketa antolatzeko erantzukizuna, 2002/03ko Kopa Donostian jokatu eta gero. Akaba Bera Bera, bertako taldeaz gain, aurreko urteko ABF Ligan lehen hiru postuetan sailkatutako taldeek hartuko dute parte; Prosodia Gaviota Elda Prestigio (txapelduna), S.D. Itxako Reyno de Navarra (2.sailkatua) eta BM. Parc Sagunt (3.sailkatua).
Txapelketa abenduaren 19an abiatuko da , 18:00etan, Itxakok eta Parc Saguntek jokatuko duten lehendabiziko finalerdiarekin. Ondore, Akaba Bera
Berak eta Elda Prestigiok beste finalerdiko lehia jokatuko dute. Hurrengo egunean, abenduaren 20an, hirugarren eta laugarren posturako partidua jokatuko da (17:00etan) eta final handia (19:00etan). Norgehiagoka guztiak Donostiako Bidebietako polikiroldegian jokatuko dira.
Parc Saguntek 2007an Zaragozan lortutako garaipena berretsi nahiko du ABF Kopan, aurtengo taldeen maila oso altua izango den arren. Txapelketan bilduko diren 4 taldeek orain egun batzuk amaitutako Mazedoniako Europako Txapelketan izandako hainbat jokalari kantxaratuko dituzte Donostian; Tati Garmendia, Raph Tervel eta Alexandra Lacrabére Akabaren aldetik, Andrea Barnó, Jessica Alonso, Eli Pinedo eta Begoña Fernández Itxakoren ordezkariak, Verónica Cuadrado, Macarena Aguilar, Nuria Benzal, Eli Chávez eta Noelia Oncina Parc Sagunt-ekoak eta azkenik Oana Soit Elda taldekoa.
Honekin batera aurtengo berrikuntza nagusia Akaba Bera Berak martxan jarriko duen “Minikopa” izango da. Bertan, aipatutako kluben talde jubenilek hartuko dute parte Bidebietan jokatuko den txapelketan. Ekimen honekin Donostiako klubak elitezko taldeek harrobiarekin egiten duten lana sustatu nahi du, eta era berean emakumezkoen goi mailako eskubaloia gazteengana hurbiltzea du helburu nagusia.
Akaba Bera Berak ondorengo salneurriak jarri ditu ABF Koparako; partidu guztiak ikustekoa bonuak 20 euroko prezioa izango du, jardunaldi bakarrekoak 12 eurokoa eta partidu bakarrekoak 10 eurokoa.