Bera Bera

Select your language

Noruegan asteburu honetan jokatu ostean, Espainiako selekzionatzaile Jorge Dueñasek gaur eman du Brasilgo Mundialean parte hartzeko zerrenda definitiboa. Bertan Eli Pinedo agertzen da ez, ordea, Bea Fernandez.

Bera Bera Eskubaloiko kantabriarra Noruegan izan zen eta abenduaren 2tik 18ra bitartean Brasilgo Mundiala jokatzeko zerrendan egongo zela zirudien.

Horrela, Bera Bera Eskubaloiko hiru jokalarik jokatuko dute Mundiala: Eli Pinedok, Dara Carvalho brasildarrak eta Antonella Mena argentinarrak. Espainia, Holanda, Rusia, Korea, Kazastan eta Australiako selekzioek osatzen dute B multzoa. Rumania, Frantzia, Tunisia, Cuba eta Japonen aurka jokatuko du Brasilek eta Argentinak, Suedia, Danimarka, Kroazia, Uruguay eta Boli Kosta izango ditu aurrean.

Mundiala irabazten duenak Londreseko Joku Olinpikoetan aritzeko txartela eskuratuko du era berean. Brasil Londresen izango da Joku Panamerikarretan urrea lortu ostean. Zentzu honetan, gutxienez, Espainiak final zortzirenak jokatu behar ditu preolinpikoan izateko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores