Bera Bera

Select your language

Bihar, larunbat arratsaldean Bidebietan bi partida ikusgai izango dira. Alde batetik, Bera Bera Egia kadete mailako bi taldeak elkarren aurka arituko dira arratsaldeko 4etan, sailkapenean líder den kadete 2 izeneko taldea faborito delarik.

Arratsaldeko 5,45etan Bera Bera Egia jubenil taldearen txanda izango da, Gasteizko Winbel Eharialdea bigarrena sailkapenean dagoen taldearen aurka jokatzeko.

Infantil mailako taldeak bihar eguardian jokatuko dituzte partidak etxetik kanpo. ‘A’ taldeak Egian, 12,30etan Egia Bera Beraren aurrean eta ‘B’taldeak Beraungo kiroldegian Ereintza B taldearen aurka.

Era berean, Egia Bera Bera senior preferente mailako taldeak, azkeneko jardunaldian atsedena hartu ondoren, Andoainen jokatuko du CDB Leizaran taldearen aurka, arratsaldeko 5,30etan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores