AKABA BERA BERA 23 – ORSAN ELDA PRESTIGIO 23
Berdinketa garrantzitsua Akaba Bera Berak Bidebietan lortu zuena Orsan Eldaren aurkako partidan. Norgehiagoka oso kalitate handiakoa izan zen, bi taldeek bere joku onena zelairatu baizuten. Bertara hurbildu ziren ikusleek asko gozatu zuten kantxan ikusitakoarekin eta emozioz beteta eduki zuen partidarekin etxekoei animoak eman zieten azken unera arte.
Partida hasi orduko Alakantiarrak aurreratu ziren egaleko brasildarraren, Viviane Rodrigues, sartu zituen bi golei esker. Baino etxekoek ez ziren urduri jarri eta 5:1 defentsaren bitartez baloi asko berreskuratzea lortu ahal izan zuten kontraerasoan golak lortuz. Nabarmentzekoa da Akaba Bera Berak egin zuen defentsa ona. Laguntza handiak eta sei eta bederatzi metroko espazioa erabat menperatu zuten. Kanpotarrek zailtasunak eduki zituzten bere lehenengo zein bigarren lerroko jokalarien mugimenduak egiteko. Ondorioz, etxekoek partida kontrolatu ahal izan zuten, nahiz eta Orsan Elda markagailuan aurrea eraman ia lehenengo zatiaren osoan zehar. Beraz, atsedenaldira 11-12 emaitzarekin bukatu zen.
Bigarren zatian markagailua bata eta bestearen aldekoa bilakatu zen. Aldagelatik atera eta bostgarren minutura Akabak 16-13ko aldea hartu zuen, baino aurkaria bere kalitate ona erakutsiz, azkar erantzun zuen eta berriz aurretik jarri zen 5-0ko partziala lortuz eta ondorioz bi goleko diferentziarekin aurretik jarriz, 16-18. Hala ere, euskaldunak ez ziren behera etorri eta berriz defentsako lan onari ekin zion eta hogeitamar segundu falta zirela norgehiagoka bukatzeko, Tati Garmendiak sartu zuen penalti baten bitartez 23ko berdinketa lortu zuen.
Beraz, oso puntu garrantzitsua lortutakoa eta oso sentsazio onekin bukatu du Akaba Bera Bera taldeak 2007garren urtea.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON DENORI
Akaba Bera Bera: Bouveret, Valverde (1), Patri Pinedo (1), Tati Garmendia (7, 6p), Esme López, Agirre (1), Sanromán (3) -hasierako zazpikoa-, Aisa , Rubio (2), Petrinja (3), Tervel (4), Ziarsolo (1), Puche eta Altuna.
Elda Prestigio: Elejaga, Box (2), Fraile (2, 1p), Tivadar (1p), Soit (5), Jacques (6), Dajcman (2) -hasierako zazpikoa-, Maestro, Martynenko, Amorós (2), Verdú, Begoña Fernández (1), Ilic (2, 1p) eta Sánchez.
Epaileak: González eta Fernández (Euskadi), Petrinja, Altuna (2), Pinedo (2) Tervel kaleratu zituzten donostiarren aldetik. Ilic, Soit, Jacques (2), B. Fernández (2) eta Box (2) Orsan Eldaren aldetik kaleratuak.
Markagailua bost minuturo: 0-2, 2-4, 4-5, 6-7, 8-10, 11-12 (atsedena), 15-13, 16-16, 17-19, 19-20, 21-21 eta 23-23 (amaiera).
Partida zaila eta gogorra larunbata honetan, abenduak 29, arratsaldeko 19:00etan Bidebietan Akaba Bera Berak edukiko duena egungo ABF Superligako liderraren aurka, Alacanteko Orsan Elda. Alacantiarrak partidarik galdu gabe datoz Donostiara, nahiz eta historikoki Bidebietan erraz eduki ez izan, iaz diferentzia gutxiagatik irabazi baizuten 26-27. Aurten, oso joku ona erakusten ari dira defentsan nahiz erasoan, oso talde orekatua baidaukate lerro guztietan. Nabarmentzekoa da bere lehenengo lerroko jokalariek duten kanpo jaurtiketarako gaitasun handia, non, Fraile gipuzkoarra, Tivadar eta Soit errumaniarrak eta Martynenko ukraniarra adierazgarrienak dira. Hala ere, ezin dugu ahaztu bigarren lerroko beste taldekideak, hauen artean piboteak Diana Box alacantiarra eta Begoña Fernandez galiziarra gaur egun ligako pibote onenak. Eta hau guztia gutxi balitz, atean Aitziber Elejaga Basauritarra topatzen dugu, internazionala eta maila handiko atezaina.
Beraz, partida interesgarria eta goi mailakoa gozatu ahal izango dena larunbata honetan Bidebietako kiroldegian. Akabak bi puntuak borrokatzeko prest zelairatuko da ligako talderik onenaren aurka. Zalantza handiena Rafhaelle Tervelen parte hartzearena izango da, aurreko larunbatean eta kolpe handi bat jaso ondoren, sudurra hautsi zioten bukatzeko minutu gutxi falta zela Itxakoren aurkako partidan.
Bihar abenduaren 27an, osteguna, Gipuzkoako Kirol Prentsaren Elkarteak XIXgarren Gipuazkoako Kirolaren Gala ospatzen du. Akaba Bera Berak Erreginaren Kopako titulua eskuratu ondoren, Bera Bera gure klubak 2007ko Gipuzkoako talde onena izendatzea merezi izan du. Saria bihar osteguna gaueko 21:00etatik aurrera elkarteak Amara Plaza Hotelean antolatu duen jaian jasoko du.
Atzo Donostiako Kursaal kuboetan ospatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero kirol arloan banatzen dituen sarien banaketa. Hauen artean gure klubeko kadete mailako Ainara Luque Garcia gaztea eskubaloiko etorkizuneko jokalaria izendatua izan zen.
Eskubaloi arloan saria jaso zuten kirolariek Akaba Bera Berako Zulai Agirreren eskuetatik jaso zituzten denei zorionak emanez.
Datorren abenduaren 27an kadete taldeko bi jokalari deituak izan dira Euskadiko selekziora, Ainara Luque Garcia eta Elisa Leal Garcia. Gasteizen egon beharko dute kontzentraturik hilaren 30a arte, gero, urtearen hasierarekin Vigon jokatuko den Espainiako Txapelketara joango baitira.
Zorte on bioi!!
Maria Gracia jubenil mailarekin joan behar zuen, baino zoritxarrez belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen eta ezingo du parte hartu Euskadiko Selekzioarekin. ANIMO MARIA!!