Hauek dira gazteen partidak urriaren 27rako, larunbata:
Infantilak: Bera Bera - Leizaran 10:15etan Bidebietan
Kadeteak: Leizaran - Bera Bera 16:00etan Andoainen
Jubenilak: Leizaran - Bera Bera 17:30etan Andoainen
2garren Maila: Bera Bera - Kukullaga 18:00etan Bidebietan
Zorte on denori eta burrukatzera
Akordio batera iritsi ondoren eta EHFtik atzoko egunean, proposamenaren onarpena jaso ondoren, Akaba Bera Berak Europako Errekopako hamaseirenako bi partidak etxean jokatuko dituela baieztatzen da. Lehenengoa azaroaren 9an, ostirala, Errenteriako kiroldegian eta bigarrena azaroaren 11an, igandea, Bidebietakoan.
Bi partidetako epaileak Roberto Scevola eta Tal Alperan italiarrak izango dira eta EHFk bidaltzen duen delegatua holandatik etorritako Monique Alserngeest da.
Rafhaelle Tervelek zeukan lesioa hobera doa eta zeukan orkatileko hezurraren fisura itxita du. Orain oinez pixkanaka hasi behar du, korrika egin baino lehen. Baita ere, Esme Lopez Capbreton (Frantzia) errehabilitazio klinikan sartu da gaur,bere belauneko lesioa lehen bait lehen osatzeko.
Asteazken honetan, urriak 24, Akaba Bera Berak egungo liga txapelduna Cementos La Union Ribarroja (Valentzia) hartzen du arratsaldeko 19:00tan Bidebietako kiroldegian. Valentziarrek Europako Txapeldunen liga jokatu behar dutenez, partida asteazkenera aurreratzen da.
Oso partida zaila eta konplikatua donostiarrak aurre egin behar dutena. Valentziarrak ez dute oraingoz partidarik galdu ligan bigarren kokatuta daudelarik, BM. Sagunto bakarrik aurretik dutela. Jokalari ospetsuez osatutako taldea, etxekoek asko ahanlegindu beharko direlarik bi puntuak borrokatu ahal izateko.
Cementos La Union Ribarrojak oso plantila indartsua dauka, lehenengo lerroko jokalari handiak daude kanpo aldetik izugarrizko jaurtiketa ahalmena dutenak. Bere jokalari arriskutsuena ezker alboko internazional Serbiarra Tatjana Medved da, 1,90 garaiera du jaurtiketa indartsuarekin. Horrez gain, eskubi alboko Patricia Alonso internazional madrildarra dago, Annia Ejsmont erdikoa eta Barbara Brauer ezkertiarra.
Hala ere, Valentziarrak atea da hobekien beteta duten postua, non, Maru Sanchez atezain internazional madrildarra dago eta euskal ikusleen ezaguna Micaela Ciobanu, Akaba Bera Beran egon ondoren heldu zelarik.