Hurrengo larunbatean Akaba Bera Berak partida zaila jokatuko du, sailkapenean puntu bat gehiagokin aurretik aurkitzen den Cleba Leon taldearen aurka. Partida 19:00tan izango da Bidebietako polikiroldegian.Akabak jokalari guztiak prest izango ditu partida honetarako. Esther Larreategi, hamaika hilabeteko errekuperazioaren ondoren, azkenean etxean estreinatu daiteke eta Patrizia Pinedo oraindik errekuperatzen dago baina dagoeneko taldearekin entrenatzen aurkitzen da.
Larunbatean 2005/11/19, talde Infantilak , Kadeteak eta Jubenilak Bidebietan jokatuko dute.Ordutegiak honako hauek dira: Peñaflorida Bera Bera - Orereta : 11:15tan , Bera Bera Kadetea - Ereintza : 15:30 eta azkenik Jubenilak 17:00tan. Akaba Bera Berak bi asteko atsedenaldia izango du.
Peñaflorida Bera Berako hiru jokalari Euskadiko selekzioko teknifikazio entrenamendu saio batera deituak izan dira. Entrenamendu honetara deitutako jokalariak hauek dira: Carmen Baines, Elisa Leal eta Ainara Luque, bi lehenak lehen aldiz deituak izan dira, ez horrela Ainara, dagoeneko beteranoa. Entrenamendua azaroak 27an izango da, Etxebarriko ( Bizkaia ) frontoian.
Jokelyn Tienstra eta Dagmara Kowalska, Akaba Bera Berako jokalariak bere selekzioengatik deituak izan dira ( Holanda eta Polonia ) Mundiala jokatzeko. Txapelketa hau Rusian ospatuko da, abenduak 4 tik 20 ra. Kowalskak aurrez, Tourchin Cup prestakuntza txapelketa jokatuko du Ukranian ( Kiev)- azaroak24tik 28ra. Tienstrak berriz, azaroak 22tik 24ra Txekiako beste txapelketa batean parte hartuko du.
Epaileen erabakiak Akaba Bera Berak garaipena lortzea galarazi zuten.
Akabak partida agintzen hasi zuen baina bidegabeko bi kanporatze ondoren Vicar taldea markagailuan aurreratu zen, atsedenera 16-10 emaitzarekin helduaz.
Partida honetako albiste onena Esther Larreategiren itzulia izan zen, belauneko lesiotik errekuperaturik dagoeneko.
Golegileak: Dagmara Kowalska 2,Tati Garmendia 6,Manuela Fiedel 7,Zulai Agirre 2
,Esme López 2,Verónica Valverde 3,Matxalen Ziarsolo 1,Esther Larreategi 1,Libe Altuna, Izaskun Arruzazabala, Itxaso Egaña.