Bera Bera

Select your language

Ziur aski ligako pista zailenetan jokatu ostean, Bera Bera Eskubaloia oso bide ona darama sailkapenean lehiaketa, Brasilgo Mundiala dela eta, eten denean.

Donostiarrak Lizarreria, Gijón, Leon, Elx eta Saguntotik pasatu dira. Hirugarrenak dira sailkapenean, Championseko postuetan dagoen Mar Sagunto puntu bakar batera du, pasa den asteartean gainditu zuen taldea, aitzitik, Itxako urruti dute. Etxean, Bidebietan, orain arte sendo aritu da Bera Bera, esan beharra dago Mar Alicante taldeak bakarrik oztopoak jarri dituela. Bestetik, Reyes Carrerek prestatzen dituen jokalariak aise gainditu zituzten Kukullaga, Porriño eta Castro. Donostiako pista asmoak gauzatzeko giltzarri izango da datorren urtean.

Horrela, Bera Bera Eskubaloiak ligari berriro ekingo dio urtarrilaren 7an orain arte lehiaketan ustekabea eman duten taldeen aurka, hain zuzen. BM Alcobendas izango da lehenengo arerioa Bidebietan, laugarrena sailkapenean gipuzkoarrak adina puntu dituena eta pasa den asteartean Itxakoren aurka gehiago merezi zuena. Horren ostean, Bera Bera Kanarietarra egingo du bidaia, Ro’Casaren pista zailan jokatzeko, hurrengo asteazkenean Elda Prestigio iritsiko da Donostiara eta lehenengo itzulia Murtzian bukatuko du talde gipuzkoarrak.

Sailkapena argitzeko balio izan dituzte bederatzi jardunaldiak. Itxako atzemanezina da–dena irabazi du eta Bera Bera eta Alconbendasen aurka sufritu du bakarrik-. Horren ostean laukotea dago bi puntutan: Mar Sagunto, Bera Bera, BM Alcobendas eta Mar Alicante Europako postuak helburu dutelarik. Pixka bat urrutiago boskotea: Ro’Casa, Elda Prestigio, Ucam Murcia, Elche-Mustang eta Cleba Leon eta sailkapena ixten jaisteko postuak ekiditzeko asmoz Porriño –abantail txikia duelarik-, Castro –bere entrenatzaileak utzi egin du taldea-, Kukullaga eta Gijón.

Ondorioz, pasa den denboraldi bukaeran irudi txarra erabat baztertu du taldeak. Bera Bera Eskubaloiak salto bat eman zuen Sagunton, bere burua aldarrikatuz eta datorren urtean Champions jokatzeko txartelak aurkeztuz.

Era berean, Europako kanporaketa amen batean bideratu zuen eta otsailean, final zortzirenetan, EHF Cupeko iazko finalerdiak jokatu zuen Lada errusiar bortitza taldea izango du aurrez aurre. Erronka berria begi-bistan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores