Bera Bera

Select your language

Bihar jai dela aprobetxaturik, Egia Bera Bera senior taldeak Zumaiara egingo du bidaia Asador Basusta Pulpo KE taldearen aurka jokatzera 12,45etan. Gipuzkoako txapelketan aritzen den kadete mailako taldeak Elgoibarren jokatuko du.

Horrela, Mauge Gezalak zuzentzen duen senior taldeak lidergoan sendo jarraitu nahi du Lukabi Kiroldegian.

Bera Bera Egia kadete 2 taldeak 9,45etan jokatuko du Elgoibarren Olaizaga kiroldegian Federópticos Ikus taldearen aurka.

Asteburuan Euskal Ligako taldeen txanda izango da Zarauntzen Aialaren aurka. Jubenil mailako Bera Bera Egiak 17,15etan jokatuko du eta kadete mailako taldeak 15,45etan.

Infantil mailako taldeek Bidebietan egingo dute debuta. Bera Bera Egia Bi taldeak 10,30etan Ereintza Aguaplast hartuko du 10,30etan eta 12etan Bera Bera Egia Bat taldeak Egia Bera Bera izango du aurkari.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores