Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloia Gaska kiroldegira itzuliko da larunbatean, Lada Togliatti taldearen aurkako partida hunkigarri hura zortzi hilabete igaro direnean. Emakumeen eskubaloi ligako zazpigarren jardunaldiari dagokion Bera Bera – Valencia Aiceqip partida Josean Gasca kiroldegian (Anoetan) jokatuko da, urriaren 25ean larubatean, eta ETBKSATek zuzenean eskainiko du (17,30etan). Elxen jasandako porrota eta Vero Cuñaren inguruko albiste txarra - ia denboraldi osoa galduko baitu zentralak-, joera ezkorrei aurre egin nahi die Bera Berak lehenbailehen. Horrela, BAT Basque Team fundazioa eta Euskalteli esker, ETBKSATek eskainiko du partida zuzenean. Era berean telebistaz ikusgai izango da Errumaniako Danubius Galati taldearen aurkako joandako partida –Gaskan azaroaren 10ean 17,30etan- Errekopari dagokionez. Larunbatean Pasai Donibaneko Txulotxo jatetxean bi lagunentzako bazkaria zozketatuko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores