Bera Bera

Select your language

Apirilean behin sartuta, emakumeezkoen eskubaloi ligak ez ditu etenealdi gehiago izango ezta astean zehar jardunaldirik ere. Horrela, hurrengo sei larunbatak sei geltoki lilugarri gisa agertzen dira, ligan diren talde gehienentzako dena jokoan baitago.
35 puntuekin Bera Berak etorkizunari lidergotik begiratzen dio, Elche Mustang taldeak baino bat gehiago eta gol average delakoa alde. Hiru puntutara, Kopako finalean aurkari Rocasa, Donostiatik pasatuko dena gainera. Bera Berak 20-26 irabazi zion Kanariar Uharteetan, kontutan hartzeko moduko emaitza. 

Hiru talde hauek Ligako txapeldun izateko aukera gehienak dituzte. Helvetia Alcobendas (30 puntu) eta Mecalia Atletico Guardés (29 puntu) taldeak zelatan dira, akatsak noiz gertatu zain. Datorren asteburuan azkeneko aukera izan liteke beraientzako, izan ere, madrildarrak izango dira Bera Beraren aurkariak Donostian (larunbata, 19,30etan) eta galizarrek Elche Mustang hartuko dute (18,30etan).
 
Egutegiari erreparatuz gero, Bera Beraren huts batek kanariarrei ere aukera emango lieke, izan ere, Rocasak etxean lau partida izango ditu (Zuazo, Itxako, Porriño eta Kukullaga) eta bi etxetik kanpo, Castro Urdialesen eta Donostian (maiatzaren 4an). Elche Mustang taldeak, kontrakoa, bi Carrusen (Mar Alicante eta BM Alcobendas) eta lau etxetik urrun (Guardés, Itxako, Valencia eta Castelldefels). Bera Berak, berriz, Bidebietan hartuko ditu BM Alcobendas (larunbatean 19,30etan), Cleba León (apirilak 20) eta Rocasa (maiatzak 4) eta horrez gain bisitatuko ditu Castelldefels (apirilak 13), Barakaldo (apirilak 27) eta Castro Urdiales (maiatzak 11). 

Lehenengo itzulian, Bera Bera 12 puntuen jabe egin zen oso garaipen aipagarriak eskuratuz Alcobendas eta Kanariar Uharteetan. Elchek Alcobendasen galdu zuen eta Rocasak Barakaldo eta Etxebarrin berdindu eta Bera Beraren aurka etxean galdu. 


Horregatik, geltoki bakoitzak zailtasunak izango ditu, oraindiik ere talde asko jaitsiera postua gertu baitute. Argi dagoena da liga Bera Beraren eskuetan dagoela, hori bai, bidean bestelako akatsik ez baditu betetzen behintzat.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores