Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak Elche Mustang taldearen aurrean lorturiko abantaila utzi du gaur Valentzian eta, ondorioz, partida batean huts egiteko aukera. Denboraldi osoan maila handia mantentzea zaila da, 32. partida iristen denean eta aurkaria puntuak irabazteko premia duenean, partida sufrimendua izan daiteke. Eta aurreneko minutuetan aurkariari defentsa ahula erakusten baduzu, ahalik eta gehiago. Bera Bera beti atzetik joan da partida osoan, Valencia Aicequip taldea azkeneko minutuetan baino ez baitu estutu, berandu baina. Lehenengo zatian defentsa gaizki aritu da. Inork ez dio 17 gol sartu Bera Berari ligan zati batean, Alacanten 15 egin zizkion Mar Alicantek. Eli Pinedoren baja zuen Bera Berak eta defentsak ezin izan du Cristina Morellen jaurtiketak eten. Valenciak oso ondo kudeatu du lau goleko abantaila. Bera Berak Altuna eta Ziarsoloren bitarez kontraerasoetan asmatu du baina posizionalean kostata ibili da. Darly Zoqbik Yamiley ordezkatu du 20. minutuan baina ezin izan du lehenengo zatian ezer egin. Bigarrenean, donostiarrek intentsitate handiago jarri diote defentsari, Valenciak gol erdia sartuz baina erasoan Bera Berak baloi ugari galdu du, beste iraulketa bat sahiestuz. Emaitza honekin Bera Berak sarea galdu du. Ezin du beste huts berri bat egin Elche Mustang puntu bakar batera duelako, larunbatean Kukullaga gainditu ostean. Orain atseden egunak iritsiko dira, jokalari internazionalak ondo hartuko dutenak –gol bat Elorza, Ederra eta Castroren artean- eta apirilaren 2tik aurrera berriro ere aurten erakutsi duten maila berreskuratu eta partidaz partida gelditzen diren sei finalei aurre egin. Hurrengoa, apirilaren 6an, Bidebietan Helvetia BM Alcobendasen aurka. Fitxa: Valencia Aicequip 25, Bera Bera 23 Valencia Aicequip 25 (17+8): Aguas, Herreros (3), Adelina, Descalzo (2), Esterri (5), Morell (6), Monros (1), Segura (5), Cañavera (1), Mestre (2) eta Gimeno (o.s.) Bera Bera 23 (13+10): Yamiley, Altuna (5), Ederra, Elorza, Rubio (3), Menéndez (4), Ziarsolo (7) –titular- Castro (1), Ederra, Arizaga, Zoqbi (o.a.), Núñez (1) eta Dunay (2). Epaileak: Ordi Ausas eta Miquel Florenza (kataluniarrak) Kanporaketak: Descalzo, Esterri eta Segura Valenciatik eta Núñez eta Elorza Bera Beratik, Partzialeak: 3-1, 6-2,9-5, 11-7,14-10, 17-13 –atsedenaldia- 19-14, 21-17, 22-19, 23-21, 24-23 eta 25-23

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores