Errenterian eman zen partidarik intesgarriena, Ereintza Aguaplast eta Bera Bera Egia kadete 2 taldearen artean mailako lidergoa jokoan baitzegoen. Donostiarrak 14-23 nagusitu ziren, ondorioz, aurrenak dira sailkapenean. Era berean, Bera Bera Kadete 1 taldeak 16-19 irabazi zion Aloña Mendi Bri Oñatin.
Igande eguardian Bidebietan, Bera Bera Egia jubenil taldea 28-16 nagusitu zen Urnietakoren aurrean. Infantilek ez zuten mailarik eman. A taldeak 17-4 galdu zuen Udarregiren aurka eta B taldeak 21-1 CDB Leizaranen aurrean.
Datorren asteburuan jubenil taldeak Zarautzen jokatuko du Aiala ZKE taldearen aurka eta Bidebietan, batetik, kadeteek Aloña Mendiko bi taldeen aurka, bestetik, infantil A taldeak CDB Leizaran jasoko du eta B taldeak, aldiz, Udarregi.
Liderrak parez pare kadeteetan
Errenterian izango da norgehiagoka bihar. Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Ereintza Aguaplasten aurka jokatuko du Errenteriako udal kiroldegian arratsaldeko 4etatik aurrera. Jokatutako hiru partidak irabazi dituzten mailako talde bakarrak dira Bera Bera Egia eta Ereintza.
Bestalde, Bera Bera Egia 2 taldeak igandean jokatuko du, 10,30etatik aurrera Aloña Mendi B taldearen aurka, Oñatiko Zubikoa kiroldegian.
Eta igandean ere bai, jubenilek Bidebietan Urnietakoren aurka eguardiko 12etan.
Zarauzko hegala hilabete darama taldearekin entrenatzen, askotan arreta handiz baina egunez egun biziago. Horregatik Reyes Carrerek Cleba Leon taldearen aurka jokatzeko 14ko zerrendan sartu du Alba.
Bera Bera Eskubaloiak horrela beteko ditu Dara Carvalhok eta Antonella Menak utzitako hutsuneak, Joku Panamerikarretan debuta bihar egingo dutelarik.
400 kilometro
Taldea goizeko 11etan autobusez irtengo da, Burgoseko Olmillos de Sasamonen bazkaldu ostean Leongo udal kiroldegira iritsiko da arratsaldeko 4,30ak aldera, donostiarrek guztira 394 kilometro beteko dituzte. Cleba Leonen aurkako partida bi ordu beranduago hasiko da, etxean lortutako hiru puntuekin dago Leongo taldea, Kukullagari irabazi eta Elda Prestigiorekin berdindu esker.
Aitzitik, ez du punturik lortu etxetik kanpo Itxako eta Ucam Murciaren aurka. Biharko partidari begira, Juceli Aparecida pibotea baja izango da ezker eskuin metatartso bat puskatu eta gero.
Honen aurrean, Bera Bera Eskubaloiak ezin du lasaitu, izan ere, iaz berdinketa baino ez zuen lortu eta pasa den larunbatean Mar Alicanteren aurka gehiegi sufritu zuen Bidebietan.
Hutsune horiek betetzeko Reyes Carrerek Olatz Ramón jubenila eramango du Leonera. Lanez gainezka dago Olatz, lehenengo taldearekin hainbat saioetan izan da, atzoko jai eguna Faduran eman zuen Euskadiko selekzioekin, larunbatean Leonera egingo du bidaia eta igande eguardian jubenil mailako taldearekin Urnietakoren aurka jokatuko du Bidebietan.
Honen aurrean, Olatz “pozik eta gustora” dago lehenengo taldearekin bidaiatuko duelako, alegia. “Ezagutzen ditut denboraldiaurrea beraiekin egin dudalako eta hainbat entrenamenduetan izan naizelako” azaldu du pibote donostiarrak. Olatz maila ezberdinen aldeaz “jabetzen naiz, batez ere, abiadura handiko jokua delako eta erritmo aldaketa eta indarra behar direlako”.
Autobusez egingo duten bidaiaren aurrean “ilusionaturik” dagoela dio, nahiz eta onartu ere lehenengo taldeko jokalariek adarra jotzen diotela.
“Defentsan nahiz erasoan gustora” aurkitzen da Olatz jubenil mailako taldea presente duena. “Asteazkenean –atzo- jokatu behar genuen baina, azkenean, igandean dugu partida”. Autobusatik jaitsi, ohean sartu eta esnatu bezain pronto, Bidebietara.