Bigarren postua lortzeko lehiak baliabide onenak erabiltzea darama, ondorioz, Yamiley eta Nagorek aukera gutxi izan dituzte orain arte. Entrenaldietan gogor aritzen dira biak jokalari gisa ibilbideak betetzen.
Yamiley Rodríguezen egoera ezberdina da atezeina delako.Eskubaloian ateak garrantzi handia dauka eta, horrez gain, Darly Zoqbi handia ordezkatu behar du. Era berean, erreferentzi onena du etxean, pisukideak baitira, “eskarmentu handia du eta asko laguntzen dit” onartu du.
Atezain kanariarra BM Gijonen jokatu zuen iaz, Reyes Carrerek deitu zuen Etxebarrin igoera fasea jokatzen ari zela. Hilabete hauetan, 24 urte beteko dituen Yamiley asko ikasten ari da eta entrenaldietan asko gozatzen du “taldekideei esker”. Eta partida garrantzitsuetan ere bere maila erakutsi egin du, Mar Alicante eta BM Alcobendasen aurka, esate baterako. Horrez gain, EHF Cupen debuta egin du eta penalti bat gelditu zion Lada Togliattiko Bliznova jokalariari Gaskan.
Kukullagaren aurka partida erdia jokatu zuen eta eserlekuan zain egon ostean, Reyes Carrerek ardura eman zion Porriñon. Eta kanariarrak erantzun ona eman zuen, entrenatzaileen konfidantza berretsi zuen eta partida osoa jokatu zuen.
Arizagak, bi gol
Nagorek, berriz, kanpoaldeko meniskoa hautsi zuen eta abenduaren 7an Gipuzkoa poliklinikan operatu zuten. Hilabetea maila berreskuratzen eman ondoren, Nagore Arizagak Murtzian urtarrilaren 21ean lehenengo gola sartu zuen aurtengo denboraldiann, Etxebarrin Kukullagaren aurka minutuak izan zituen eta Porriñon gozatu zuen.
Reyes Carerrek Eider Rubiori atsedena eman nahi izan zion eta Nagore atera zuen. “Erasoan erdian jokatu nuen eta defentsan aurreratuta” azaldu du andoaindarrak bi aldiz kanporatua izan zena. Halere, “pozik” zegoen Nagore jokatutako minutuekin eta sartutako bi golekin.
Anna Punko
Beste gazte bat pozik atera zena Porriñotik Anna Punko izan zen, hilabete honetan 23 urte beteko dituena. Errusiarrak orkatilako kanpoaldeko ligamentua apurtu zuen etenaldian eta abenduaren 14an operatu zuten. Bidebietan Cleba Leonen aurka bueltatu ostean, Annak lau gol sartu zituen Galizan eta garrantzitsuena, orkatila ondo dauka eta konfidantza berreskuratzen ari da.
Euskadiko txapelketan, Bera Bera Egia jubenil taldeak Ermuan 35-20 galdu zuen Errotabarri juveniles taldearen aurrean; Barakaldon, alidz, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak 20-16 galdu zuten Bide Onera Zuazoren aurka.
Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Egia kadete 1 Bidebietan 24-28 galdu zuen Bartolo Jatetxearen aurka eta Bera Bera Infantil B taldeak ezin izan zuen ezer egin Legazpin (22-6) Ibaiondo Taberanaren aurrean. Bera Bera Egia Infantil A taldeak ez zuen punturik lortu Zumaian Pizzeria Marina Pulporen aurka (22-15) Gipuzkoako txapelketan. Udaberri kopako prestaketan, CDB Leizaranek Egia Bera Bera 22-20 gainditu zuen, donostiarrek denboraldiko lehenengo porrota jaso zuten Andoainen.
Emaitzak: Senior Preferente, Juvenil, Cadete 2, Cadete 1, Infantil A, Infantil B
Izan ere, bederatzi jardunaldi jarraian dira bigarren leku horren jabe, datorren denboraldian Europako Txapelketa jokatzeko aukera emango duena. Aurreneko jardunaldian golei esker Bera Bera lídergoan kokatu zen, ondorioz, Europako Txapelketako postuetan denbora gehiago eman du kanpoan baino.
Lizarrerian eta Elxen jasotako porrotek eta Leongo berdinketak Bera Bera laugarren postura eraman zuten lehenengo itzuliko erdialdean. Bidebietan larunbatean (7etan) hartuko duen Elche-Mustang taldearen aurkako partidak eragina izan zuen aldagelan. Hortik aurrera taldearen ibilbidea zoragarria izan da, azkeneko 12 partidatik 11 irabazi ditu, besteak beste, Sagunton eta Alacanten eta Alcobendas eta Elda etxean. Porrota bakarra -gol bakar batez- partida guztiak irabazi dituen Itxakoren aurka izan zen. Iaz liga osoan baino garaipen eta puntu gehiago ditu aurtengo Bera Berak
Kopan, zerrenda-buru
Bera Bera bigarren postuan urtarrilean 14an kokatu zen sailkapenean 22-33 Rocasari irabazi ostean eta Cleba Leonek Saguntori irabazi ziolako.Bi jardunaldi gelditzen ziren aurreneko itzulia amaitzeko eta Kopako zozketari begira donostiarrek zerrenda-buru zuten helburu. Horretarako, Elda Prestigioren aurka oztopo batzuk gainditzeko kapaz izan zen eta Murtziari ezin zion aukerarik eman.
Emaitza hauei esker, Itxako saihestu zuen zozketan, kasualitatez Altean lehenengo eta hirugarrena elkartu zuten, Itxako-Mar Sagunto, alegia.
Kukullagari aise irabaziz eta Itxakoren aurka galduz ekin zion Bera Berak bigarren itzuliari. Hortik aurrera, Alacanten eta Cleba Leonen aurkako garaipenak dira azpimarragarrienak.
Egun, bi puntuko alde du Mar Saguntorekiko eta bost puntu ditu BM Alcobendas eta Mar Alicante. Donostiara etorri aurretik, Mar Saguntok Itxako gaindiezinaren bisita jasoko du, ondorioz, donostiarren tartea handiago izan daiteke.
Asteburu honetan, Bera Berak mendekua hartzeko aukera du, izan ere, Elche-Mustang –Sagunton irabazi zuen- hartuko du eta, ondorioz, arerioekin abantaila mantendu, 20. Jardunaldiak sorpresa gutxi emango dituelakoan.