Bera Bera

Select your language

Darly Zoqbi brasildar atezaina ez da izango dagorren urteko Bera Berako plantillan. Beste urtebetez kontratua izan arren, eskaintza jaso duenez Bera Berari berau berdintzeko aukera gelditzen zitzaion. Azken ibilbide honetan Darly Zoqbik burutu dituen bi denboraldiak aipagarriak izan dira. Iaz Kopan eta Ligan lorturiko azpitxapeldunetan oinarrizko jokalari izan zen eta aurten makina bat uneetan emandako maila oso altua izan da. Gogoratzekoak izan dira, besteak beste, Kopako txapelketa osoa, eta batez ere Bera Berak finaleak Rocasa gainditu zuen norgehiagoka (25-24), Europan Poloniako txapeldun Vistal Laczpol Gdynia taldearen aurkako Gaskan bizi izan zena, 12 goleko iraulketa, alegia eta Ligan Bidebietan Rocasaren aurkako azken partida. Bost aldiz ligako azpitxapeldun izan ondoren, Darly Zoqbik aurreneko liga eskuratu du Bera Berarekin. Erakutsi duen mailari esker Darlyren izena merkatuan mugitu da eta Frantziako talde batek egindako eskaintza onartu du, aurrekontuak jasango duen murrizketa dela eta Bera Berak berdindu ezin duena. Bera Berak Darly Zoqbiren profesionaltasuna goraipatu nahi du, klubarekiko eta hiriarekin izan duen inplikazioa eta konpromisoa eskertu eta ibilbide berrian zortezik onena opa dio. Darly Zoqbi berak lehio hau erabali nahi du “Bera Berako taldekide, Reyes, Martin eta Iker, zuzendaritza eta zalegoari agur esan eta eskertu nahi diet, egoera ulertu dutelako”. “Etxean bezala egon naiz, Bera Bera biotzean eramango dut eta banoa kirol proiektua oso interesagarria delako”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores