Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko plantillak gaur eguardian Donostian 2012-13 denboraldiko ligako garaikurra jaso du Espainiako Eskubaloi Federazioko presidente Paco Blázquezen eskutik. Gipuzkoako kirol federazioak biltzen dituen Kirol Etxeko areto nagusian burutu da ekitaldira Bera Berak Bidebietan irailaren 1ean lortu zuen Superkopa eta otsailaren 24an Porriñon eskuratu zuen Kopa. Denboraldi bikaina burutu du taldeak, argazki historikoan gordeta utzi nahi izan duena, izan ere, aurreneko liga da eta Gipuzkoako kirolarentzat aurreneko tripletea. Euskadiko eta Gipuzkoako presidenteak, José Manuel Ruiz eta José Ángel García Varak lagundu dute Espainiako Federazioko presidentea eta Bera Bera goraipatu dute. Paco Blázquezek zoriondu du Bera Bera Eskubaloi osoa “lortutako arrakastak planifikatutako lanaren poderioz izan delako, urte askotan eta pertsona askok egin dutena”. Bera Bera “eredu da duen egituragatik, txeketegia baztertu duena, oinarri sendoa eta etorkizuna bermatzen duena”. Bere ustez, “eskubaloiaren arrakasta da eta gure kirola sustatzeko ondo funtzionatzen duenak eredu izan behar du”. Horregatik, “zorionak guztioiri, Euskadiri eta Gipuzkoari” eta era berean “proiektuarekin indarrez jarraitzeko” animatu du. Ondoren, hiru presidenteek plantilla osoari dominak banatu dizkie, Gipuzkoako Federazioak jokalariei garaikurrak eman dizkie eta Paco Blázquezek Matxalen Ziarsolo kapitainari kopa eman dio. Argazkian, Libe Altunak Superkopakin; Matxalen Ziarsolo Kopakin eta Darly Zoqbi, Ligarekin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores