Bera Bera

Select your language

Bera Berak ezin izan zuen Kukullaga gainditu Etxebarri kiroldegian jokaturiko Euskadiko Kopako finalean (27-25). Halere, donostiarrek azken minutura arte aukerak izan dituzte eta oraina izateaz gain, etorkizuna bermaturik dagoela frogatuz. Lehenengo zatian boladak eman ziren. Hiruna berdindu ostean, Kukullagak tartea zabaldu zuen (10. Min 6-3). Halere, Bera Berak buelta eman zion egoerari 1-5 partzialari esker. Halere, bizkaitarrek gauza bera egin zuten erosoan galdutako baloiak aprobetxatuz, atsedenaldian 15-11 iritsiz. Bigarren zatian Esther Arrojeria sartu zen lehen lerroan eta gola sartu zuen hasi eta berehala, Horren ostean kanporatua izan zen eta Kukullagak kanpotik asmatu zuen Nogalesen zuzendaritzapean (37. Min 20-14). Halere, Usurbiltarra partidan sartuta zegoen, Bera Berak defentsa hobetu zuen, kontraerasoak gauzatu eta hamar minutu falta zirela gerturatu zen (23-21). Nogalesek berri ardura hartu du, Olgak penalti garrantzitsu bat sartu du, Ezkurdiak itxaropena zabaldu du baina Azkonak gol erabakiorra sartu du. Fitxa: Kukullaga 27, Bera Bera 25 Kukullaga 27: (15+12): García, Bayón, Echabe 1, Nogales 9, Azaola 2, Azkona 4, Rodríguez 4, Agirregomezkorta 1,Olga 6, Alba Fernández, Castaños eta Claudia o.a. Bera Bera 25 (11+14): Yamiley, Altuna 3, Menéndez, Núñez 3, Castro 4, Dunay 3, Ederra 4, Arizaga 1, Ezkurdia 3, Arrojeria 4, Ainara García y Leal (p.s.). Epaileak: Sergio Ezonki y Endika Batikon Kanporaketak: Reyes (Nagore Arizaga), Núñez eta Arrojeria Bera Beratik eta Nogales, Azkona eta Alba (3, gorria 49., min) Kukullagatik Partzialak: 3-2, 5-3, 7-5, 9-9, 13-10, 15-11 -atsedenaldia- 18-13, 21-16, 22-18, 23-21, 25-23 eta 27-25

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores