Era berean, ligari irailaren 8tik aurrera ekingo diote, egutegia iazko antzera delarik, ia bi hilabeteko etenaldia izango baitu azaroaren 17tik aurrea Eurokopa dela eta (Holandak antolatzeari uko egin zion eta Serbian izango da) eta urtarrilaren 9an berriro martxan jarriko da. Kopa, berriz, otsailaren 21etik 24ra bitartean izango da.
Entrenatzaileen ordezkari gisa Reyes Carrerek parte hartu zuen Asanbladan murrizketak izango dituen aurrekoantu onartu zen. Era berean, 2013-14 denboraldirako taldeak gutxitzeko proposamena baztertu egin zuten eta, jokalariekin hartutako konpromisoak bete ez arren, klubek formazio eskubideak eska ditzakete. Juan de Dios Roman presidenteak berriro ere ez dela aurkeztuko adierazi zuen saioan.
Horrela, nahiz eta berrikuntza gehiegirik ez izan, hasiera hasieratik denboraldi interesgarriari ekingo dio Bera Berak irailean, izan ere, bigarren Superkopa lortzeko aukera izango du eta ondoren emakumeen eskubaloiko ligako hiru jardunaldi jokatuko ditu –irailaren 8an, 15ean eta astean zehar- izan ere, kontrakorik esaten ez badute irailaren 22 eta 23an ‘lauko finalean’ izango baita Championseko multzoen fasera lortzeko txartela.
Horrela, Bidebietako pista zabalean partida ugari jokatu ziren. Gazteak bikain pasatu zuten, guztiek jaso zituzten opariak, Imanol Reformasek babestutako bizikleta bat ere zozketatu zen. Eider Rubio jokalaria etorri zen saria banatzea.
Eta merienda batekin amaitu zen festa, partehartzaileek eta antolatzaileek elkarrekin ederki gozatu zuten bertan.
Dueñasek deitu dituen 18 jokalariak ekainaren 24ean elkartuko dira eta uztailaren 4rarte lana egingo dute Andorran. Hortik 16 jokalariek osatutako zerrenda burutuko dute baina Londresera 14 bakarrik joan daiteke. Ondorioz Bera Berako Pinedo eta Elorza eta datorren urtean Fleury taldean arituko den Bea Fernández Joku Olinpikoak gertuago dituzte.
Zerrendan Nely Carla donostiarra ere agertzen da eta nobedadeak BM Alcobendase taldeko Mireya González lateral ezkertiarra eta Mar Saguntoko Beatriz Escribano zentrala dira.