Bera Bera

Select your language

Protagonista nagusienak eta komunikabideetan zabaldu diren kronikek bat egiten dute adierazten Bera Beraren debuta Europako txapelketa gorenean bultzakada bat suposatu duela donostiarrentzat.
Izan ere, jokalariek partida osoan zehar emandako irudia azpimarratu dute kronika guztietan. “Bera Berak Vardar estutu du” da Juan Carlos Elorzaren titularra Garan; El Diario Vascoko azalean eta Xabi Galartzaren kronikan Bera Berak lehiaketak finkatzen duen “mailara iritsi dela”aipatzen da eta Eli Pinedoren argazki bati eskaintzen dio Kiroletako gehigarriko azala “sensatzio onak” adieraziz.
Noticias de Gipuzkoa eta Mundo Deportivok ere partiden aipamenak jaso zituzten azaletan. NGn Néstor Rodríguezen titularrak dio “Championsak ezagutu du Bera Bera” eta Iñaki Urbistondok, MDPn, “Harro egoteko debuta”.
Bestetik, Óscar Badallok Marcan “Bera Berak sensatzio onak utzi ditu etxean galdu arren”.
Kazetariek Vardar indartsuaren aurrean Bera Berak aurpegia eman zuela azpimarratu dute. Mazedoniako taldeak aurreneko fasea jokatu behar izan duen multzoen fasean egon ahal izateko eta, besteak beste, Zoqbi, Bea Fernández, Marta Mange jokalarien Fleury taldea mendean hartu zuen Italian (25-33). Gipuzkoarrek defentsan egindako lana goraipatu zuten komunikabideek eta galdu arren Championseko lehen partidak berretsi duela Bera Beraren apustua.
Imanol Álvarezk berak jokalarien lanarekin harro zegoela adierazi zuen partida ostean eta horrek taldearengan suposatuko lioken bultzakada aipatu zuen.
Orain, aldiz, Valentzian jarri ditu begiak, ostegunean Ligako partida baitago.

Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores