Ostiralean Bidebietan, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak sufritu zuen CB Kukullagaren aurrean 32-28 irabazteko eta oraindik lan gehiago egin behar izan zuten jubenilek Autobuses Juantxu Kukullaga taldea 29-28 menperatzeko.
Bidebieta baita ere larunbatean kadete mailako CB Kukullagak 14-34 irabazi zion Consulting Social Alavés taldeari eta jubeniletan Autobuses Juantxu Kukullaga 21-22 irabazi zion Eharialdeari.
Igandean, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak ez zuen arazorik izan Consulting Social Alavés taldeari irabazteko (34-6) eta Bera Bera jubenil taldeak 28-22 Eharialdea gainditu zuen.
Horrela, Bera Bera Egia kadete eta jubenil taldeak, CB Kukullaga eta Autobuses Juantxu Kukullaga otsailean 11n hasiko den Euskadiko txapelketako ligaxkan arituko dira.
Egia Bera Bera seniorren garaipena
Ligako azken partidan, Egia Bera Bera senior preferente taldeak 27-30 nagusitu zitzaion Ereintzari Errenterian eta lehiaketa amaitu du norgehiagoka guztiak irabazten.
Bestalde, infantiletan alde eta kontra. Bera Bera Egia infantil A taldeak 14-16 gainditu zuen Urnietako B KE eta Bera Bera Egia infantil B taldeak 23-11 galdu zuen Urnietako A KE aurrean.
Argazkian, jubenil taldea Euskadiko presidenteorde Juan Carlos Carro; Bera Bera Eskubaloiko presidente Amaia Ramírez eta taldeko kapitaina Matxalen Ziarsolo.
Emaitzak: senior , infantil
Gipuzkoarren eta nafarren arteko partida gehienak oso estuak izaten dira, azken aldi honetan Itxakok irabazi arren. Bera Berak ligan boloda txarrari amaiera jarri nahi dio, Kopan Itxako menperatu zuen finalerdietan 2008an eta 2009an eta bi berdinketa lortu ditu 05-06 denboraldian Lizarrerian eta 07-08 Bidebietan. Azkeneko garaipena 04-05 denboraldian eman zen.
Lehenengo itzulian, Bera Bera puntu bat urratzeko zorian egon zen. Partida amaitzeko bost segundo falta zirela, Eider Rubiok langara bidali zuen penaltia eta aldaratutako baloia denboraz kanpo ate barrura bidali zuen.
Erronka gauzatzeko, Bidebieta alde du Bera Berak, denboraldi honetan partida guztiak irabazi ditu eta Mar Alicante eta Elda Prestigio taldeekin baino ez du sufritu.
Biharko partidarako, Melinda Berta ezker hegala jokatzeko prest du Reyes Carrerek, Murtzian orkatila bihurritu eta gero. Erasoan bikain aritu zen Berta Lizarrerian, zazpi gol sartu baitzuen, orain arte jokaturiko partidarik onena, alegia.