Bera Bera Egia Infantil B taldeak lidergoa du helburu Ibaiondo Taberna Legazpiren aurrean, Bikuña kiroldegian larunbatean goizeko 11,30etan jokatuko den partidan, Foru Aldundia txapelketan.
Gipuzkoako txapelketan, berriz, goizeko 11,15etan, Zumaiako Lubaki kiroldegian, Pizzeria Marina Pulpo K.E. Bera Bera Egia Infantil A hartuko du.
Barakaldon, errebantxa
Euskadiko txapelketan azpimarragarriena da Bide Onera Zuazo – Bera Bera Egia kadete 2 partida, errebantxa kutsua hartu duena, izan ere, bizkaitarrek Gaska kiroldegian 20-22 irabazi zuten eta donostiarrek lidergoa dute helburu.
Era berean, jubenil taldeak orain arteko ibilbideari muzin egin eta Errotaberri Juveniles liderrari aurre egin nahi dio Ermuako Miguel Ángel Blanco kiroldegian, larunatean, arratsaldeko 6,30etan.
Azkenik, Udaberri kopa prestatzeko txapelketan, Egia Bera Berak Andoaingo Alluralde kiroldegian jokatuko du larunbatean arratsaldeko 7,15etan CDB Leizaran taldearen aurka.
Aurten birritan izan da Dueñas Bidebietan, urtarrilaren 7an Bera Bera BM Alcobendas ikusten eta urtarrilaren 31ean Itxakoren aurkako partidan.
Espainiak Ukraniaren aurka jokatuko du martxoaren 21ean eta 25ean, aurten Eurokopa jokatzeko sailkapen faseari dagokion hirugarren eta laugarren jardunaldiak, alegia.
Deitutako 16 jokalariak Leioan elkartuko dira martxoaren 18an, igandea. Asteartean Ukraniara egingo dute bidaia eta martxoaren 21ean, asteazkenean, Zaporozhye hirian jokatuko dute arratsaldeko 6etan. Bestetik, laugarren jardunaldian Espainiak Ukrania Lizarrerian hartuko du goizeko 11etan.
Dueñasen selekzioak nahikoa ondo bideratuta du sailkapena, izan ere, Islandia eta Suiza gainditu ditu aurreneko jardunaldietan.
Nahia Arana, Gipuzkoarekin
Bera Berako infantil mailako Nahia Arana jokalaria Gipuzkoako selekzioko deialdian sartu dute. Igande honetan Oñatiko Zubikoa kiroldegia, goizeko 9,30etatik 12ak bitartean, burutuko duten entrenaldian parte hartuko du Aranak.