Era berean, Londresen izango dira Nely Carla Alberto donostiarra eta Bea Fernandez kantabriarra, Bera Berako kamiseta defendatu duena azkenenko bi urtetan, Dara Carvalho pibote brasildarrak bezala.
Espainiako selekzioa Gijonen dago Joku Olinpikoak prestatzen. Faduran lanean dagoen Angolak selekzioaren aurka lagunarteko bi partida jokatuko ditu aste honetan, uztailaren 17an Kroazian beste bi lagunarteko izango ditu eta uztailaren 24ean abiatuko da Londresera.
Dueñasen selekzioak Hegoaldeko Korearekin egingo du debuta Londresen uztailaren 28an (11,15etan). Bartzelona’92 eta Atenas’04 ostean hirugarren Joku Olinpikoak dira aurtengoak. Jokalari olinpikoen zerrenda
Federazioak, era berean, Amenabar taldeko Igor Urbietaren lana goraipatu zuen, Usurbilgo Esther Arrojeria eta Bidasoako Koldo Jauregi jubenil mailako jokalari onenak izendatu zituen eta gauza bera egin zuen Aialako Andrea Zaldua eta Ereintzako Joseba Yerobi jokalariekin. Zentzu honetan Zarauzko entrenatzaile Xabier Letamendia saritu zuen eta Markel Garralda epailea.
Era beran, Bera Bera Egia jubenil eta kadete mailako taldeek Gipuzkoako txapeldunak izan ziren eta, datorren denboraldian Euskal Ligari ekingo diote. Nora Azurmendi eta Ane Zabala jubenilek eta Andrea Arellano eta Aiene Bilbao kadete mailako jokalariek jaso zituzten sariak.
Gaur goizean Championseko ligaxkan aritu diren lau taldeetako lau multzoak osatu ditu Alemaniako Herzogenaurach hirian burutu den zozketak. Horrela, Montenegroko txapelduna Buducnost taldeaz gain, Alemaniako txapelduna Thüringen taldea bilduko dira eta, bertan sartuko da Bera Bera dagoen kanporaketako irabazlea eta Wild Card lortu zuten beste taldea: Pariseko Issy, Zvezda errusiarra edo el Leipzig alemaniarra.
Donostian Europako txapeldunaren aurka jokatzea beste erronka bat izango litzateke Bera Bera Eskubaloiarentzat. Halere, irailaren 22 eta 23an burutuko den kanporaketa gainditzea oso zaila izango da, hiru aldiz Champions League irabazi duen Viborg Hk indartsua aurrean izango baita.