Bihartik aurrera Guadalajaran uda honetan Londreseko Joku Olinpikoetan aritzeko bi txartela banatu dira Espainia, Holanda, Kroazia eta Argentina artean.
Lehia horretan izango dira Eli Pinedo eta Bea Fernández eta, Patricia Elorza gasteiztarra ere bai, Bera Berak datorren denboraldiari begira fitxatu berri duen jokalaria. Hirurak sailkapena dute helburu eta, horren ostean, Joku Olinpikoetako Jorge Dueñas prestatzailearen azken zerrendan.
Horrela, bihar eguardiko 1etan Espainiak Argentina hartuko du, teorian Antonenlla Mena Bera Berako jokalari ohia aritzen den selekzioa ahulena.
Larunbatean, ordu berean, Holanda izango da arerioa eta igandean 12,30etan Kroaziaren aurka jokatuko du, arerio gogorrena, hain zuzen.
Atsedena hartu aurretik, Espainiako selekzioak Eurokopan izateko eskubidea bermatu behar du. Horrela, Islandian maiatzaren 30ean jokatuko du 19,30etan eta ekainaren 2an Guadalajaran Suizaren aurka arratsaldeko 6etan.
Bera Bera Eskubaloiak bi jokalari berri fitxatu ditu datorren denboraldiari begira, María Núñez pibote kanariarra eta ezker hegala, Adriana Cardoso.
Bi Jokalari hauek urdinez eta naranjaz jantziko dira datozen bi denboraldietan, Eli Pinedo, Darly Zoqbi, Alba Menéndez eta Yamiley Rodríguezek bezala.
María Núñez Las Palmasen jaio zen 1988ko azaraoan. 1,73 zm. neurtzen ditu eta Mar Alicantetik dator, 17 urterekin iritsi zen taldera. Las Remudaseko harrobitik, BM Ro’casan egin zuen debuta ohorezko mailan.
Alacanten egindako ibilibideaz azpimarragarrienta da 2010eko Leonen Itxakoren aurka jokatu zuen Kopako finala. Horrez gain, hiru gol sartu zituen iaz Rekopako finalean Hungariako FTC-Rail Cargo taldearen aurka eta aurtengo denboraldian Bera Bera aritu den lehiaketa berean, EHF Cupen, alegia, finalerdietan Zalau talde errumarriarren aurka galdu zuen Mar Alicantek.
“Bera Bera goian egongo da”
María Núñezek onartu du Tati Garmendiaren deiak “oso albiste ona izan zen”. Alacanten sei urte igaro ondoren, “aldaketak beldur pixka bat ematen du baina kirol arloari erreperaturik oso interesgarria da Bera Bera ligan goian egongo delako eta Champions jokatuko du” adierazi du kanariarrak.
Yamiley herritarrarekin bat egingo du Mariak. “Bai, berarekin eta Dararekin hitz egin nuen eta biek urratsa ematera animatu ninduten”.
Cardoso, Danimarkan txapeldun
Bestetik, Adriana Cardoso de Castro brasildarra 1990eko urrian jaio zen. Danimarkako liga Viborg taldearen etxean irabazi berri duen Randersen aritu da aurten.
Europako aurreneko urte honetan, hegal ezkertiarrak Champions League ezagutu du. Multzoen fasean egon ahal izateko, Randersek kanporaketa bat irabazi behar izan zuen –Bera Berak egin beharko duen bezala- hasteko holandako MizuWaAi Dalfsen taldea menperatuz eta finalean Suediako Sävehof taldeari irabaziz. Eskuin hegalak bost gol sartu zituen partida hauetan.
Gol Average delakoak Championsetik kanpo utzi zuen Randers baina azpimarragarriena da finalean izan den Hungariako Györi talderi 29-23 irabazi ziola eta Cardosok bost gol sartu zituela partida horretan. Rekopan Errusiako Zvezda Zvenigorod taldeak kanporatu zituen daniarrak Europatik.
2007az geroztik Adriana Cardoso Brasilgo junior mailako selekzioetan aritu da eta hiru aldiz deitu du Brasilgo lehen taldeak, azkena, pasa den apirilean.
“Eskarmentua duten gazteak”
Tati Garmendiaren ustez, Núñez eta Cardoso “gazteak izan arren, eskarmentua dute eta etorkizun handiko jokalariak dira”.
María Núñezen “defentsa” azpimaratu du Tatik eta Adriana Cardososen “abiadura eta hegaletik jaurtitzeko era ezberdinak”.
Errefortzu hauek Patricia Elorzarekin bat egingo dute Bera Beran, orain, beste pibote bat eta kanpoko jokalariak dira lehentasunak.
Hiru partida jokatu dituzte asteburu honetan Bera Berako harrobiko taldeek. Egia Bera Bera senior taldeak 32-25 galdu zuen Tecnifuelle Elgoibaren aurka, Gipuzkoako kopa gertu daukan taldearen aurrean, alegia.
Garaipenak Oñatitik eta Errenteriatik iritsi ziren. Bera Bera Egia kadete 2 taldeak 10-13 irabazi zion Aloña Mendiri eta jubenilak 11-30 nagusitu ziren Ereintza Aguaplasten aurrean Beraunen.
Gaur eguardian Donostiako Bentaberri kiroldegian Jakintza ikastolako 60 ikaslek Bera Berako hainbat jokalariekin bat egin dute eskubaloi saio batean.
Ikasturteko hiruhileko honetan Jakintza ikastolako 9 eta 10 urteko ikasleek eskubaloia ezagutzeko aukera dute heziketa fisiko ordutegian. Horregatik, Bera Berarekin harremanetan jarri ziren eta ohorezko mailako jokalariekin saio bat prestatu dute.
Horrela, Matxalen Ziarsolo eta Eider Rubio kanpitainekin batera, Verónica Cuña, Darly Zoqbi eta Bera Bera Eskubaloiko harrobiko koordinatzaile Veronica Valverdek gazte gogotsuen aurrean ordubetez zuzendu dute jardunaldia.
Eta Jakintza Ikastolako ikasleek ederki gozatu dute. Ariketa errazak medio baloia asko ikutu dute, Darlyri golak sartzen saiatu dira eta gustukoa dutena, Bentaberriko pista zabala erabilita, partida bat jokatzea, alegia.
Partida amaitzerakoan, ikasle guztiek argazki bat atera dute Bera Berako jokalariekin eta hauek kukuxumusuk egindako taldeko giltzatakoak banatu dituzte.
Ohorezko eta infantil mailetan lehiaketa amaiturik, asteburu honetan kadeteak, jubenilak eta senior mailako taldeek izango dituzte partidak.
Gipuzkoako kopan dauden hiru taldeak etxetik kanpo arituko dira. Larunbatean 12,15etan Egia Bera Berak Elgoibar izango du aurrean, Olaizaga kiroldegian.
Arratsaldean, Oñatin 16etan, Bera Bera Egia kadete 1 taldeak Aloña Mendi A taldearen aurka jokatuko du eta jubenilek Errenterian izango dute hitzordua, Beraungo pilotalekuan 17,30etan, Ereintza Aguaplast taldearen aurka.