Gaur goizean Donostian Jose Mari, Tati Garmendia lankidearen aita hil da.
Lerro hauen bitartez doluminak eta besarkada handi bat eman nahi die Tatiren familiari
Urnieta, Zarautz, Tolosa eta Andoainen burutuko dira datorren larunbatean, ekainak 2, kadete nahiz jubenil mailako selekzioen arteko Euskadiko txapelketa, Bera Berako zortzi jokalarik parte hartuko duten lehiaketetan, hain zuzen.
Horrela, final erdiak osatu dituzte, Bizkaia-Nafarroa goizeko 10,30etan eta Gipuzkoa-Araba, 12etan. Hirugarren eta laugarren postua zehazteko partidak 16,30etan hasiko dira eta finalak, 18etan.
Urnietako udal kiroldegian burutuko da kadete mailako txapelketa, Bera Berako Maitane Etxeberria eta Maialen Eguren jokalariak bertaratuko direlarik.
Bestalde, jubenil mailako Gipuzkoako selekzioan izango dira Nora Azurmendi, Anne Valle, Udane Rodríguez, Eider Lizarbe, Maialen Husilos eta Andrea Arellano. Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian izango dute hitzordua Bera Berako jokalariek.
Bestetik, kadete mailako mutilek Tolosako Usabal kiroldegian jokatuko dute eta jubenilek, Andoiango Alluralde kiroldegian.
Infantilak
Bestalde, Nahia Arana Bera Bera Egia jokalaria infantil mailako Gipuzkoako selekzioarekin entrenaldia burutuko du igandean -9,30etatik 12ak arte- Oñatiko Zubikoa kiroldegian.
Zinemazaleen ustez filmetako bigarren zatiak ez dira, orokorrean, aurrenekoa baino hobea izaten. Bera Bera Eskubaloi taldeari ez zaio hori gertatzen, izan ere, emakumeen eskubaloi ligan partidako azken 30 minutuetan datu hobeak eman baititu.
Zenbakiek adierazten dute atsedena ostean Bera Bera Eskubaloia ia geldiezina dela. Liga osoan hiru aldiz galdu du bigarren zatiko partziala: Itxakoren aurka Lizarrerian, Elche Mustang taldearen aurka Bidebietan atsedenaldian 19-12 ostean eta BM Alcobendasen aurrean ‘Pabellon de los Sueños’ kiroldegian, azkeneko bost minutuetan erabaki zen partidan eta Bera Bera matematikoki Championsen kokatu zuena.
Golen errepasoa eginez, Bera Berak 761 aldiz zulatu du arerioen sarea. Lehenengo itzulian, 377 gol sartu zituen, 170 aldiz aurreneko 30 minutuetan eta 207, atsedena ostean. Bigarren itzulian zazpi gol gehiago lortu zituen, 189 aurreneko zatian eta 195 bigarrenean. Hau da, Bera Beraren golen %53a atsedena igarota iritzi ziren.
Partidako 29,72 gol alde
Bera Berak bataz beste partidako 29,27 gol sartu ditu, Bidebieta - 402 gol– ia 31 eta etxetik kanpo, aldiz, -359 gol- partidako 27,62 gol, alegia.
Porriño (17 gol) eta Castro (18) taldeei gol gehien sartu dizkie Bera Berak lehenengo itzulian zati batean eta Kukullaga (18) eta Elcheri (19) bigarrenenan.
Aldiz, zortzi gol besterik ez zituen lortu Elxen (atsedenaldian, 15-8), Murtzian (5-8, atsedenaldian) eta bederatzi Sagunton (9-9), hau da, guztiak etxetik kanpo. Bera Berak lehenengo partida galdu zuen baina bigarren zati bikainari esker hurrengo biak irabaztea lortu zuen.
Bera Berak Kukullaga eta Gijón taldeei 72 gol sartu zizkien, Porriño eta Ro’casari (63 gol) eta BM Alcobendasi (62), aitzitik baxuena, 49 gol Mar Alicanteri sartu zizkionak.
Partidako 21,81 gol aurka
Bestalde, Bera Berak 567 gol jaso ditu, partidako 21,81. Donostiarrek 23 gol gehiago hartu dituzte bigarren itzulian eta %51,15a lehenenego zatian izan dira.
Itxako izan da Bera Berari gol gehien sartu dion taldea, 54. Ondoren, 50 gol banarekin Cleba León eta BM Alcobendas agertzen dira. Aitzitik, Porriño (32 gol), Murtzia eta Gijón -33 – gol gutxien lortu dituzte.
Datuei erreparaturik, antzematen da partida joan ahala Bera Berak areriorekiko aldea zabaldu egin du hilabete honetan amaitu den denboraldian.
Kroaziaren aurka galdu arren, Espainiako emakumeen eskubaloi selekzioak hirugarren aldiz Joku Olinpikoetan parte hartzeko eskubidea eskuratu du eta, ondorioz, Bera Berako jokalari Eli Pinedo, Bea Fernández eta Patricia Elorza Londres’12ari begira jarri dira.
Asteburu honetan Guadalajaran burutu den txapelketa uste baino lehiatua izan da. Aurreneko egunean Holandak Kroazia gol batez gainditu zuen Joku Olinpikoetan egon nahi zuela adieraziz. Espainiak Argentinari aise irabazi zion, partida erabakigarriena larunbatera aurreratu zelarik. Holandak ez zituen gauzak erraztu Jorge Dueñasen selekzioari, Nely Carla donostiarrak ardura hartu zuen arte taldea Londresetik oso gertu kokatuz.
Kroaziak partida irabazi behar zuen eta soilik zazpi goleko porrota batek kanporatzen zuen Espainia. Halere, hamar minutu baino gutxiago falta zirela balkaniarrek bost goleko aldea lortu zuten. Espainiak egoera gainditu zuen eta Londreseko txartela atera zuen.
Bi jokalari kanpoan utzi behar dituenez Jorge Dueñasen azken zerrendaren zain geldituko dira Bera Berako jokalariak, nahiz eta Londresen izateko aukera handiak izan. Eli Pinedorekin ez dago duda izpirik, Mundialean egon ez arren Bea Fernandezek –Frantzian jokatuko du datorren denboraldian- Guadalajaran minutuak izan ditu eta Bera Berako aurreneko fitxaketa Patricia Elorza Jorge Dueñasen azkeneko deialdian sartu da.
Eurokopa
Oraindik ezin dute atsedenik hartu, izan ere, Espainiako selekzioak 2012ko Eurokopako sailkapena berresteko garaipen bakarra behar du. Bihar Islandiara egingo du bidaia asteazkenean jokatzeko eta larunbateak Suiza hartuko du Guadalajaran.
Bihartik aurrera Guadalajaran uda honetan Londreseko Joku Olinpikoetan aritzeko bi txartela banatu dira Espainia, Holanda, Kroazia eta Argentina artean.
Lehia horretan izango dira Eli Pinedo eta Bea Fernández eta, Patricia Elorza gasteiztarra ere bai, Bera Berak datorren denboraldiari begira fitxatu berri duen jokalaria. Hirurak sailkapena dute helburu eta, horren ostean, Joku Olinpikoetako Jorge Dueñas prestatzailearen azken zerrendan.
Horrela, bihar eguardiko 1etan Espainiak Argentina hartuko du, teorian Antonenlla Mena Bera Berako jokalari ohia aritzen den selekzioa ahulena.
Larunbatean, ordu berean, Holanda izango da arerioa eta igandean 12,30etan Kroaziaren aurka jokatuko du, arerio gogorrena, hain zuzen.
Atsedena hartu aurretik, Espainiako selekzioak Eurokopan izateko eskubidea bermatu behar du. Horrela, Islandian maiatzaren 30ean jokatuko du 19,30etan eta ekainaren 2an Guadalajaran Suizaren aurka arratsaldeko 6etan.