Iraila froga moduan erabilia izan zen, urrian gauzatu ziren matrikulak eta azaro bukaeran 8 eta 12 urte bitarteko 23 gazte dira Bera Beraren eskola osatzen dituztenak.
Gazte gehienak lehengo urtean ibili ziren, halere, geroz eta jende gehiago animatzen da asteleheneko talde honetako jokalaria izaten.
Imanol Reformas enpresak babesten duen ekimen honen bidez Bera Bera Eskubaloiak gazteengan, neskak eta mutilak, kirola sustatu nahi du orokorrean eta bereziki, eskubaloia.
Horrela, harrokiko koordinatzaile Verónica Valverderen zuzendaritzapean, Ainara Luque lagun duela, astelehenero 18,30etatik aurrera, ordubetez, 23 gazteek primeran pasatzen dute.
Imanol Reformasen kamiseta urdinak jantzita, berotzeko ohiko ariketak egin ostean, joku ezberdinak osatzen dute Bidebietan, baloiarekin edo gabe, nahiz eta gehienak gustoko duten baloia, adinari egokituta dagoena.
Senior mailako Egia Bera Berak asko sufritu zuen 29-26 Tecnifuelle Elgoibar gainditzeko, Egia kiroldegian larunbatean ospaturiko partidan, lidergoan bakarrik utzi dion norgehiagokan.
Beste horrenbeste Bera Bera Egia Infantil Bi taldeari gertatu zitzaion, gol batez 12-11 Urnieta Bosteko Jatetxeari irabazi baitzion eta Udarregirekin batera lider da Gipuzkoako txapelketan. Bera Bera Egia infantil Bat taldea aise nagusitu zen 29-12 Bidasoa Irunen aurka.
Euskal ligan, ondo kadeteak 35-11 irabazi zutelako Talai-Pe Jatetxea Pulpori eta jubenil mailako taldeak ez zuen zorterik izan 18-19 Galdona Burdindegia Pulporen aurrean galdu baitzuen.
Gipuzkoa txapelketan, Bera Bera Egia Kadete 2 taldeak 11-18 galdu zuen Zalla Taberna Pulporen aurka.
Ohorezko mailako taldeak duen ohiko etenaldia kontuan harturik, harrobiak izango du arreta osoa asteburu honetan, gainera, talde guztiek etxean jokatuko dituzte partidak.
Norgehiagoka interesgarriena Egia kiroldegian jokatuko da bihar 18,15etan multzoko liderrak elkartuko dituena, Tecnifuelle Elgoibar eta Egia Bera Bera alegia. Biek jokatutako zazpi partidak irabazi dituzte eta golean aldeari esker elgoirbatarrak dira egun líder.
Bestetik, larunbat arratsaldean kadete eta jubenil taldeek hiru partida jokatuko dituzte Bidebietan Zumaiako taldeen aurka, puntuak etxean gelditzeko asmoz gainera. Gipuzkoako txapelketan, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Zalla Taberna Pulpo hartuko du 16,45etan.
Eta Euskal Ligan, Bera Bera Egia kadete taldeak Talai-Pe Jatetxea Pulpo izango du aurrean 18,30etan, Galdona Burdindegia Pulpo jubenilen partida berriz 20etan hasiko da leku berean.
Igandean, infantilen txanda izango da Yoldi kiroldegia. Bera Bera Egia Bat taldeak aurreneko garaipena eskuratzeko aukera du Bidasoa Irunen aurrean goizeko 9,30etan eta Bera Bera Egia Bi liderrak Urnieta Bosteko Jatetxea hartuko du 11etan.
Abenduaren 4tik 16ra bitartean Serbiako Eurokopa prestatze aldera bat egin zuten astelehenean Eli Pinedok eta Patricia Elorzak Jorge Dueñasen selekzioarekin. Era berean, Bera Berako Adriana ‘Doce’ Castro eta Nitsan Dunay jokalariak ere bere selekzioekin arituko dira datozen egunotan.
Pinedo eta Elorzak gaur aurreneko lagunartekoa izango dute Alcobendasen, Adriana Vienan da Brasilgo Morten Soubak hautatzailearen esanetara eta Nitsan Dunayk egingo du gaur arratsaldean Tel Avivera bidaia.
Lau jokalarien helburuak ezberdinak dira. Pinedo eta Elorzak Espainiako selekzioarekin beste domina nahi dute; Israelek hurrengo Mundialerako txartela nahi du eta Brasilek Europan jokatuko ditu bizpahiru partida.
Horrela, Nitsan Dunayk Holandan jokatuko du azaroaren 29an bertako selekzioaren aurka, hurrengo egunean Austria izango da aurkaria eta abenduaren 2an, Eslovenia.
Eta Adriana, Dara Carvalhorekin batera, Brasilekin Austrian jokatuko ditu partidak asteburuan eta azaroaren 30ean Hungarian.
Ondorioz, Bera Berak bederatzi jokalariak ditu egun. Halere, abenduan lagunartekoak jokatuko ditu eta aurkariak, lekuak, datak eta orduak zehazten direnean horien berri emango dugu.
Txapelketaren herena igarota, azaroako betiko etenaldira iritsita, Bera Bera Eskubaloia sailkapenean hirugarrena da, hau da, iazko leku berean garai honetan.
Ligako 10. jardunaldian Bera Berak iazko denboraldian baino bi puntu gehiago ditu partida bakarra galdu duelako –Elxen- eta Mecalia Guardesen aurka berdindu zuelako.
Elche-Mustang taldeak puntu bat gehiago du BM Rocasa liderraren aurka baino ez duelako galdu eta kanariarrek puntu bakarra utzi zuten Barakaldon.
Egun hirugarren izan arren, Bera Bera liderra partida bakarrera du, berau urtarrilaren 12an ospatuko dena Antonio Moreno kiroldegian. Itxakok iaz jokatutako hamar norgehiagokak irabazi zituen.
Sailkapenari eta ligako egutegiari so egin ostean, Kanarietako urtarrileko partida izan ezik, Bera Bera pista zailenetan aritu da, Elche, Alcobendas, Guardés eta Porriño, hau da, sailkapeneko onenen etxeetan. Aitzitik, BM Rocasa liderrak talde horiek etxean hartu ditu eta zazpigarrena den Valencian baino ez du jokatu.
Elche-Mustang taldearekin antzekoa gertatzen da, izan ere, etxean 22-21 irabazi zion Bera Berari eta 34-24 Mecalia Guardesi eta Carrusetik kanpo azpimarragarrienak dira Porriñon lorturiko garaipena.
Liga, urtarrilean
Liderrari bisitaldia egin baino hiru egun lehenago, urtarrilaren 9an Bidebietak Zuazo Barakaldo hartuko du; Rocasak Porriñon jokatuko duen bitartean. Donostiarrek Castroren aurka etxean aimaituko dute lehenengo itzulia eta kanariarrek, Etxebarrin.
Bestetik, Elche-Mustang taldea ligara itzuliko da Valencia Aicequipen aurka, Alcobendasen izango du erronka ondoren eta E. Castelldefels hartuko du Carrusen lehenengo itzuliari amaiera jartzeko eta, ondorioz, Kopako sailkatuak eta zerrendaburuak zehaztuko dira orduan.
Bera Berarentzat Alcobendasen lorturiko garaipena oso garrantzitsua izan zen. Halere, bi puntura dauden madrildarrak ez ditu bistatik kenduko –Rocasa eta Bera Beraren aurka galdu eta Etxebarrin berdindu dute- eta urtarrilaren 12an Elche Mustang taldeari puntuak urratzeko aukera izango du Alcobendasek, Rocasak Bera Bera hartuko duen egunean, hain zuzen.
Bera Berak izango dituen eragozpenen artean Europako lehiaketa dago, -Elchek, Alcobendasek eta Rocasak ez bezala-. Otsailean, Kopa barne, partida asko izango dira eta Vistal Laczpol Gdynia gaindituz gero martxoan, beste horrenbeste.
Golegile nagusienak
Orain arte Bera Berak 321 gol sartu ditu –iaz, 298- iazko denboraldiko Itxakok baino gehiago (314). Soilik donostiarrek eta kanariarrek partidako 30 goleko marka gainditu dute, Elchek 295 gol sartu ditu eta Alcobendasek, 289.
Iaz bezala, bederatzi gol gehiago jaso arren, Bera Bera da gol gutxien onartu dituen taldea, guztira 224. Elchek 234 jaso ditu eta Mecalia Atlético Guardes taldeak, 241.