Eguardian Gipuzkoako emakume kirolari omenaldi ekitaldia burutu da. Horien artean, Ligako txapeldun Bera Bera Eskubaloia eta Errealeko Hockey eta saskibaloiko EHU Ibaeta taldea, ohorezko mailara igotzea lortu duena.
Bera Berako Reyes Carrere eta Eli Pinedo izan dira bertan eta Gipuzkoako Odol-emaileen elkarteko presidente Sabin Urzelaik lekuko sinbolikoa eman die ‘Eutsi lekukoari’ lemapean.
Reyes Carrerek “gizarteko elkartetik emakumeen kirolak jasotzen dituen omenaldiak” eskertu ditu.
Gaur egun Gipuzkoan 18.000 odol emaile ditu eta beste 3.000 behar dira. Horregatik odol emaile Elkartearen erronka da gazteen kopurua handitzea.
Horregatik, azken egun hauetan bilerak eta deiak izan dira instituzioekin nahiz enpresa pribatuekin. Klubeko presidente Fernando Diez Mintegik hiru instituzioetako kirol arduradunekin bildu da, azkena gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendari Jon Redondorekin. Topaketa guztiak oso ondo baloratu ditu kluban baikortasuna handituz.
Bestetik, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak hainbat arlo jorratu ditu Espainiako Federazioko presidente Paco Blazquezekin eta inguruko enpresekin babeslegoa lortze aldera.
Champions Leagueko multzoen fasean aritzeko eskubidea pistan lortu du Bera Berak, erronka ekonomikoa nahiz kirol ikuspegian. Horregatik erabakiak eragiten duten ondorioak ondo aztertzean ari da kluba. Gaur arratsaldean Zuzendaritza Batzordeak egoera aztertu du eta azken gestioen faltan, bihar goizean erabaki definitiboa hartuko du.