Orain arte Ligako talderik onenen arteko lehia 19etan hasiko da eta Serbiako Mundiala zuzendu zuten Ignacio García eta Andreu Marín (Cataluña) epaileek ardura izango da. Bera Berak erabaki du lehiatilan eta zozketaren bidez bilduko duen dirutza Trintxerpeko sutean sorturiko kaltetuentei bideratzea.
Jokaturiko partida guztiak irabazita, Bera Bera konfidantza handiarekin dago, lesio garrantzitsuak jasan arren. Helvetia Alcobendas taldeak Kanarietan Rocasaren aurka (29-26) galdu du bakarrik eta Porriñon berdindo. Garaipen aipagarrienak Elxen eta etxean Mecalia Guardésen aurrean lortu ditu.
Gipuzkoarrak dira Ligako gol gutxien jasotzen duen taldea–partidako bataz veste, 20 gol baino gutxiago- eta madrildarrak dira gol gehien sartzen duen taldea –partidako ia 30- (Bera Berak baino partidako gol bat gehiago). Ondorioz, ahalik eta gertuena duena bere zenbakiak asko irabazita izango du. Imanol Álvarezek Arrojeria, Ezkurdia, Etxeberria eta Akuña deituko du berriro. Donostiarren garaipen batek gutxienez bigarren sailkatua lau puntura utziko luke.
Bera Berako harrobiko arduradun Verónica Valverdek, zuzendaritzaren izenean, adierazi du komunikabideen aurrean “Trintxerpetik oso gertu sentitzen garenez, nahiz eta txikia eta umil izan, gure laguntza eskaini nahi dugu”. Horrela, sarreren bitartez jasoko denaz gain, bazkideei begira jokalariek sinaturiko baloi zozketa bat egingo da.
Era berean, Bera Berak kaltetuak sortatu ziren familiak gonbidatu ditu larunbateko partidara. Elkartearen arduradunekin harremanetan jarrita, Bera Beraren ekimena eskertu dute.
"Bera Berak jakin badaki ekarpen honekin ez dela ezer konponduko baina gutxienez gure elkartasuna adierazteko modu bat da” dio Verónica Valverdek.