‘6 metroak eta pibotea. Lerroen arteko jokua’ izeneko hitzaldian, Ederrak eta Núñezek gehien bat eskubaloi epaileez osaturiko entzuleen aurrean pibote posizioan bizi dutena helarazten saiatuko dira, epaileentzat zailtasun handiko posizioa delakoan.
Hilero epaileei eskaintzen zaien hitzaldietan saio hauek Lurraldeko federazioek Euskal Federazioaren laguntzarekin antolatzen dira, 2013-2017 Epaileen Proeiktuaren baitan.
Solasaldian interesaturik dagoena, izena ematea honako posta elektronikoan:
Eta horrela da. Izan ere ohorezko mailan 24. denboraldia betetzen ari den taldea, hasieran Corteblando Bidebieta eta 98-99tik geroztik Bera Bera bezala, 20 gol baino gutxiago sartuta bederatzi partida bestetik ez ditu irabazi eta hiru berdinketa Donostiatik at. Kapitaina lehen taldean dagoenetik (2001-02) hiru garaipen besterik ez.
Garako kazetariak bildu dituen datuen arabera, gol kopuru horrekin edo antzekoekin lorturiko azken garaipena Mar Alicanteren aurka izan zen 2007-08 denboraldian (18-19). Bitxikeri gisa Matxalen Ziarsolok eta Tati Garmendiak bostna gol sartu zituzten orduan.
1992-93. denboraldian Bera Berari asko kostatu zitzaion gola sartze. Vifirehati taldeari (Arrecife etsa Lanzarote) 17-18 irabazi zien (etxean 18-14) eta 15-17 Leganesen. Horrez gain, Valladolideko Unibertsitateko taldearekin hemezortzina berdindu zuen.
Hernaniren aurkako partidetan gola lorpen preziatua zen. Bera Berak 16-18 irabazi zion 91-92 denboraldian eta 14-18, 93-94ean. Gipuzkoako beste talde baten aurrean, Arrate alegia, 16-19 gainditu zuen 95-96an (hamaseina berdindu zuen handik hilabeteetara).
1997-98 denboraldian Oberenari 17-19 mendean hartu zioten donostiarrek eta 2002-03 denboraldian birritan irabazi zuen (16-18) Granadoko talde bati eta (17-18) Sabadellgo beste bati.
Halere, garrantzitsuena da ez zela denbora asko pasatu “autokritika” onartzeko. Deportecienporcien orrialdeari Imanol Álvarez entrenatzaileak onartu zion “gogoeta egin behar dugu” Mar Alicanteren aurkako partidan gertatutakoaz hausnarketa egiteko, hamabi jardunaldi ostean Ligan taldeak jaso duen lehenengo porrota.
Gipuzkoarrek partida txarra jokatu dute, iaz bezala, Bidebieta partida garrantzitsua eta erabakiorra irabazi ostean hurrengo norgehiagoka aurkari zuzen baten aurren kale egin zuten. Iaz Elche Mustang gainditu ostean Valentzian galdu zuen eta aurten Alcobendas aise mendean hartu eta gero Mediterraneoan berriro galdu ditu bi puntuak.
Gipuzkoarrek 5-0 atzetik jarri dira hasi eta berehala Anabel Mateo eta Marizza Faria jokalarien golen medio. Pixkanaka pixkanaka piztu dira eta aldea murrizten Maitane Etxeberriaren bitartez (8 min., 6-3)
Pinedok berdinketa ezarri du (9-9) baina bi penalti huts egin ditu Bera Berak markagailuan aurretik jartzeko. Mar Alicantek ordea lidergoaren aurrean gai zela frogatu du eta Marizza Faria zuzentzen asmatu du. Jaitsiera postuetan egon arren Mar Alicantek azkeneko lau partidetatik hiru irabazi ditu eta gainera gaur Susi Sánchez atezainak asmatu egin du.
Patri Elorzak berdindu du partida atsedenaldian (12-12) erlojua gelditurik baina bigarren zatia Bera Bera oso gaizki ibili da erasoan, penaltiz ere huts egin du –partida osoan, lau-. Zati honetan gol bat sartu du hamabost minutuetan eta hiru, 20 minutuetan. Ondorioz, partida amaierara hiru goleko aldea zeraman Alicantek (53 min, 19-16) donostiarrek irauli ezin izan dutena.
Partida honekin, Bera Berak hamaika partida jarraian ezarri du liga hasierako markarik onena eta azken porrota 2013ko martxoan izan zenez Valentzian, segidan 17 egin ditu.
Alcobendas, Mecalia Guardés eta Rocasak etxean irabazita gipuzkoarrekiko aldea murriztu dute eta Liga honetan pista guztietan adi egon behar dela agerian gelditu da.
Fitxa: Mar Alicante 23, Bera Bera 19
Mar Alicante 23 (12+11): Susi Sánchez, Andreu (2), Anton (3), Faria (6), Galindo, Mateo (6), Tobiansen (1), Vicente (5), Ivorra, Marti, Estevez, Moreno, Zhukova.
Bera Bera 19 (12+7): Temprano, Etxeberria (4), Elorza (2), Núñez, Menéndez, Pinedo (4), Ziarsolo (2), Arizaga (3), Ederra (2), Ezkurdia eta Arrojeria (2).
Epaileak: Gonzalo Miranda eta Fernando San Pedro (Madrid)
Kanporatuak: Andreu eta Mateo Mar Alicantetik eta Elorza, Núñez eta Ederra Bera Beratik.
Partzialak: 5-0, 7-4, 9-6, 10-9, 11-10, 12-12 –atsedenaldia- 14-13, 15-13, 16-13, 18-15, 19-16 eta 23-19.