Montse Puche: “Hau da nik nahi dudana”
Tati Garmendiak gaur goizean ohorezko mailako taldearen lekukoa eman dio Montse Puche entrenatzaileri. Komunikabideen aurrean egindako aurkezpenean, hiru partidako transizioa burutu duen Garmendiak “eskertu” dio Pucheri “azken aste hauetan bere denbora eta egindako lana”. “Une zailak izan dira niretzako baina bere ondoan babestuta sentitu naiz” adierazi du arduradunak.
Bera Berak martxoari ondo ekin dio, Alcobendasen eta Zarautzen Canyamelar Valenciaren aurka bajak izan arren oso garaipen onak eskuratuz.
Rocasarekiko bi puntukoa eta Guardesekiko, hiru puntuko aldea izanda, Montse Puchek beregain hartu du “ardura, zailtasun handikoa etxetik kanpo oso partida estuak izango ditugulako (laugarren, hirugarren eta bigarren sailkatuen aurka)”. Halere, “talderik onena gara eta hori pribilegioa da, gainera gure esku dago”. “Ilusioa, lana eta esfortzuarekin partida horiek ateratzea espero du” gaineratu du.
Valentzian bizi den 44 urteko madrildarra, hamar liga, sei Kopa eta Europako kopa bat irabazi du Puchek, 196 aldiz internazioanala izan dena eta bi Joku Olinpikoetan aritu dena. “Bere palmaresak guztia esaten du” azpimarratu du Garmendiak, “egia da ez duela esperientziarik entrenatzen baina bai taldeak kudeatzen eta ligak eta kopak irabaztera zuzentzen. Ez dugu zalantzarik lan ona egingo duela, kemenaz arituko dena eta asmatu dugula”.
Montse Puche azpimarratu du “ilusio handia” duela eta Castelldefelsen aurkako partidara etorri zenean “neure buruari esan nion hau da nik egin nahi duda, jokalari gisa ikasitako erakutsi, alegia”.
Taldean aldatuko duenaz galdeturik, Puchek adierazi du “orain ezin dira gauza asko aldatu”. Horregatik, “orain arte egindako indartu egin behar dugu, defentsan kalitate handia da baina erasoan hobetzeko aukera asko dago, kontraerasoara igotzeko garaian jokalarien kalitateak aprobetxatu behar dugulako”.
Plantillan izan duen harreraz–Alcobendasen eta Zarautzen izan zen Puche- “esker onez” erantzun du eta “gogo handiak antzeman dut”. “Langile, kemenez eta kalitatez” ikusten du taldea baina “hobetzeko aukerekin. Landu nahi dut baina partidaz partida goaz” gaineratu du.
Denboraldi amaiera arte sinatu du hitzarmena baina bi aldeek jarraipena eman nahi diote proiektuari.
Puchek Tati Garmendia izango du gertu –biak Elxera joango dira- eta bere lanak uzten dionen Bera Berako jokalari ohi Eider Rubiok ere entrenaldietan lagunduko dio.