Aste Santua dela egun gutxi batzuk libre izan aurretik, Bera Bera Eskubaloiak bihar apirilak 2, osteguna, Aiala Zarautz taldean aurka lagunartekoa jokatuko du goizeko 10etan Bidebieta kiroldegian, partida ikusteko ateak irekiko dituenak.
Montse Puchek entrenaldien ardura harturik, bere taldea lehenengo aldiz zuzenduko du lehenengo entrenatzaile gisa. Astelehenean egindako aurkezpenean Puchek transizio eta eraso jokoa hobetu nahi dituela adierazi zuen eta baliabideak ikusten ditu etekin gehiago ateratzeko.
Bera Berak ligan oso partida zaila dauka Elxen, datorren apirilaren 11n. Egun laugarrena sailkapenean, Pradesen taldea izan da orain arte ligan donostiarrak gainditu duen bakarra.
Bestalde, Aiala Zarautz ohorezko mailara igotzeko fasea prestatzen ari da, aurreneko kanporaketa Zarauzko Aritzbatalden burutuko dena apirilaren 10etik 12ra bitartean. Reyes Carrere eta Imanol Álvarezen entrenatzaileen bigarrena izan zen Martin Larrañagak zuzentzen duen taldeak Ucam Murcia, Jofemesa Oviedo eta Tejina Isla de Tenerife taldeak izango ditu aurrean. Hurrengo faserako bi txartela banatuko dira eta Gijonen burutuko den beste multzoko sailkatuen aurka jokoan jarriko dute igoera beste asteburu batean. Gijonen arituko dira, bertako BMC Mavi Nuevas Tecnologías, Logroño Sporting La Rioja, BM Castellón eta Vicar Goya.