Bera Bera

Select your language

Leonen denboraldiko azken partidan, Montse Puchek Matxalen Ziarsolo eta Eli Pinedo kapitanei emandako atsedena aprobetxaturik Maialen Husillos eta Eider Lizarbe deitu zituen taldearekin bidaia egiteko. Aurrenekoak Canyamelar Valencia taldearen aurkako deialdian sartu zen, Bera Bera bajaz beteta zegoelako. Zarautzen jokaturiko partidan azken bost minutuetan izan zen pistan hegalekoa. Horregatik, Lizarbe eta Husillos aurreneko aldiz egin zuten taldearekin bidaia eta horrek suposatzen duena: autobusean ordu asko, ohiturak, bokatak, bromak e.a. Maialen Husillosek lehenengo nahiz bigarren zatian minutu batzuk jokatu zituen. Raquel Caño golegilea izan zuen aurrean eta lan ttukuna burutu zuen. Eider Lizarbe -argazkian eskubi aldean- bigarrenean atera zen, ‘2’ postuan defendatu zuen eta egin zuen blokaketa bat aipagarria izan zen. Ohorezko mailarekin egindako entrenaldiak dela eta eskertu eta saritu nahi izan zuen Puchek. Aurten beraiek izan dira ohorezko mailan debuta egin dutenak. Udane Rodríguez hiru deialdietan izan da Maite Zugarrondoren baja betetzen, partida konplikatuak ziren orduan: Alcobendas, Zarautzen Valentziaren aurka eta Elxen, baina jokatzerik ez zuen izan. 2012ko maiatzean debuta egin zuen Olatz Ramon aurreneko partidako deialdian sartu zen. Harrobiko jokalariei aukerak ematen jarraitzen ari da Bera Bera. 2012az geroztik zortzi dira ohorezko mailan debuta egin dutenak: Uxue Ezkurdia, Olatz Ramon, Esther Arrojeria, María Akuña, Nora Azurmendi –Helvetia Alcobendasekin-, Maitane Etxeberria, Maialen Husillos eta Eider Lizarbe. Azkeneko hiru urtetan txapeldun irten den taldearentzat ez da marka makala. Argazkia: 7foto7

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores