Lau Nazioen txapelketa irabazi zuen Euskadik Valentziari (28-24)
Emakumezkoen eskubaloi selekzioak Lau Nazioen txapelketa bereganatu zuen atzo Valentziari 28-24 irabazi ostean.
Elgoibarko IMH kiroldegia inauguratzeko baloi izan da txapelketa, instalakuntza dotore horretan eskubaloia ardatz nagusiena izango dena, bestelako marrak margoturik ez dagoelako.
Catalunya hirugarren gelditu zen Galiza luzapenean gainditu ostean 29-28. Larunbatean, Euskadik kataluniarrak 30-28 mendean hartu zituen eta Valentziak galizarrak (26-22).
Txapelketan maila altua eman dute Bera Berak fitxatu berri dituen Tania Yáñez bizkaitarrak eta Judith Sans kataluniarrak eta Esther Arrojeria, Maite Zugarrondo, Silvia Ederra eta Andrea Zaldua ere bai.
Espainiak Mundiala jokatzeko sei goleko aldea
Jorge Dueñasek zuzentzen duen selekzioak atzo Kanarietako Las Palmasen 25-19 irabazi zion Eslovakiari, Danimarkan abenduan ospatuko den Mundialean izateko joaneko partidan. Datorren larunbatean, itzulera.