Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Bera Berako entrenatzaile Aitor Etxaburuk Muratpasa Belediye taldeari “errespetoa zor diola” adierazi di “oso plantilla zabala duelako, jokalari asko erabiltzeko aukera duelarik”.
Bera Berak igandean Josean Gaska kiroldegian (12,15etan, ETB4) hartuko du Turkiako txapelduna EHFko final-zortzirenetako joanekoan. Laurynas Mykolaitis eta Gytis Sniurevicius lituaniarrak zuzenduko dute partida eta Manuel Conceicao portugesa izango da EHFko delegatua. Helduek 10 euro ordainduko dute, jubilatuek eta gazteek (10-16) erdia eta bazkideek dohainik izango dute norgehiagoka.
Azkenengo bi fitxaketekin, urtarrilean egin dituztenak, Koznijak kroaziarra eta Kotsina bielorrusiarra, Muratpasak sei atzerritarrekin etorri da Gipuzkoara: Vuckovic serbiarra, Gjorgijevska mazedoniarra, Pavic kroaziarra eta Laiuk ukraniarra. Horrez gain, Turkiarekin internaczionalak dira Fatma Ay atezaina, Hosgor albokoa eta Sagdic hegalekoa.
Muratpasa egun bigarrena da Turkiako ligan eta lehengo larunbatean etxetik kanpo berdindu zuen Ardesen taldearekin, hirgarren sailkatuarekin. Hortaz Ankara Yenimahalle liderra lau puntutara du.
Etxaburuk azpimarratu du Muratpasa “ondo jokatzen ari dela, defensiboki sistema onak ditu eta jokalariak erabil ditzake”. Horregatik bere taldeari eskatu dio “partida landu egin behar dugu eta ez tartea segituan zabaldu nahi izatea”. Norgehiagokan izango dira Eli Pinedo eta Amaia Azanza, Maitane Etxeberriak zailago izango du ordea.
Maialen Múgica alboko jokalariari eskuin belaunean lotailu gurutzatua konpontzeko ebakuntza egingo diote eta, ondorioz, aurtengo deboraldia amaitu zaio zarauztarrari.
Zarautzen ospaturiko Euskal Kopa osteko entrenaldi batean eskuin belauna joan egin zitzaion, hortaz, Kordobako kopako kanporaketara ez zen izan eta ligako lau partidetan. Lotailu gurutzatua erabat apurtuta ez duenez, jokalaria saiatu da azken egunotan baina belaunak ez du behar adina orekarik.
Ondorioz, Bera Berako jokalariak otsailaren 18an egingo diote ebakuntza eta hori dela eta baja izango da gelditzen diren hilabeteetan.
Kopako XXXVI. edizioa Castellon izango zela ofizialki adierazi eta gero, eta ligako lehenengo itzulia amaiturik, Espainiako Federazioak ostiral honetan ekingo dio Castelloko Diputazioan zozketari, non azkeneko bi urteetan bezala Bera Bera eta Rocasa zerrendaburu gisa izango diren, finalean baino elkar ikusiko ez dutenak.
Hortaz, Castello hiriko Pabeloiak Kopako partida guztiak hartuko ditu otsailaren 20tik 22ra bitartean.
Zerrendaburu gisa, euskaldunak eta kanariarrak aurreneko taldeak izango dira taula osatzen, hau da, bata taulako goiko aldean kokatuko da eta beste, behekoan. Horren ostean, taula osatuko da, ondorioz, Bera Berak egin beharreko ibilbide osoa jakingo du ostiral goizean.
Urtarrilean Kopako kanporaketak sorpresetarako aukera gutxi eman zuen. Bera Berak aise nagusitu zen Kordoban eta Zuazo da, egun zortzi sailkatu onenen artean Kopatik at gelditu den bakarra Valentzian galdu baitzuen. Kopan izango da KH7 BM Granollers penaltietan BM Porriño gainditu zuelako.
Otsailaren 20tik 22, zazpi partida ikusgai izango dira Castello hiriko pistan. Ostiralean, final-laurdenak; larunbatean, final-erdiak eta igandean, finala.
Lehengo larunbatean, Patri Elorzak emandako pasaea ondo baino hobeto aprobetxatu zuen Silvia Ederrak pibotean, Cristina González gainditu zuen baloiak, markagailuan 23-14 ezarriz. 23. gol horrek Bera Berako 16.000 gola ligan suposatzen zuen.
Bidebietako taldeak 25. denboraldia betetzen ari da aurten ohorezko mailan. Besteetan, Porriñori eta Alcobendasei egindako golekin Maitane Etxeberria eta Eli Pinedok 15.000 eta 14.000 gola egin zuten.
Bera Bera Eskubaloia eta KH7 Granollers taldeek lehiaketako bigarren itzuliari hasiera emango diote gaur iluntzean, datorren igandean Gaskan EHFko final-zortzirenetako joaneko partidari helduko diotelako donostiarrek.
Horrela, gaur 10,30etan (Enric Escoda eta Roland Sánchez, Catalunya), Bera Berak Granollerseko Palau D’Esports kiroldegian egingo du debuta, ohorezko mailara aurten igo baita.
Carobels Cleba Leon taldeko zerrenda bera osatu du Etxaburuk. Hortaz, Pinedo, Etxeberria eta Múgica baja dira eta 12 jokalariek egin dute bidaia, Autocares Davidekin Bidebietatik goizeko 11etan atera direlarik.