Bera Bera

Select your language

2015-16 denboraldiko Loterías ligak partida erabakiorra izango du asteazken honetan Teldeko Antonio Moreno kiroldegian, izan ere, aurrez aurre izango dira bertan Liga eskuratzeko aukerak dituzten bi taldeek. Bera Berak jokoan jarriko du Liga Telden, Rocasa liderrak baino bi puntu gutxiago ditu lehiaketa amaitzeko zazpi jardunaldi gelditzen direnean. Hortaz, Bera Berarentzat Kanarietako partida erabakiorra izango da berriro, aurreneko hiru denboraldietan bezala. Gipuzkoarrek Rocasa gainditu behar dute asteazken honetan (20,30etan Donostiako ordutegian), Espainiako Eskubaloi federazioko web orrialdean streaming bidez ikusgai izango den partidan. Donostiarrek daramaten bi puntuko desabantaila eta kanariarren garaipena Bidebitan (26-27) kontutan hartuta, garaipena hitza baino ez da entzuen Bera Beran. Berdiketa batek teorian gauzak diren bezala utziko luke baina praktikan Rocasak average delakoarekin hirugarren puntua lortuko luke. Porrota erabakiorra izango litzateke. Aintzindari positiboak Bera Berak jakin badaki Teldeko Antonio Morenon derrigorrez irabaztea. Liga eskuratu zuen aurreneko urtean, 2013ko urtarrilean, sailkapenean hirugarrena zen Bera Berak 20-26 irabazita Rocasa liderra bertatik kendu zuen Elche Mustang taldeak Alcobendasen galdu zuelarik. Donostiarrek lidergoari eutsi zioten denboraldia amaiatu arte eta aurreneko aldiz Ligako txapelketa eskuratu zuten. Hurrengo urtean, 2014ko otsailean, Bera Berak partida ez ezik (27-22) average delakoa ere galdu zuen Telden. Jardunaldi hori ostean, gipuzkoarrek puntu bakarreko tartea zuten Helvetia Alcobendasekiko eta bikoa Rocasarekin. Bera Beraren mesederako bi hauek berdindu zuten partida handik hiru asteetara, eta azken aurreko jardunaldian Bidebietan irabazi zuten Liga Imanol Álvarezen neskek. Eta iaz, 2015eko apirilean, bi puntuko aldearekin eta bost goleko poltsan agertu zen Bera Bera Telden, 24. Jardunaldian. Pucheren jokalariek ez zuten aukera galdu eta 21-24 irabazita matematikoki Antonio Morenon ospatu zuten Ligako txapelketa hirugarren aldiz. Rocasa – Bera Bera zenbakietan Aurtengo Loterías Ligan, kanariarren eta donostiarren arteko aldea Bidebietako partidan dago, Rocasak irabazi zuena. Bi taldeek amore eman dute A Guardan, hortaz, asteazkeneko norgehiagokak zeresan handia du Ligako etorkizunean. Iazko denboraldiarekin konparatuz, badago aldea Rocasaren datuetan. 19. Jardunaldian, kanariarrek iaz baino 39 gol gutxiago sartu dute ligan eta 29 gol gutxiago jaso. Bera Berak, berriz, ia berdinak ditu, bi gol gutxiago sartu ditu aurten eta bost gutxiago jaso. Gol bakar batez irabaziz gero, garrantzitsua da gol kopuru orokorra, non Bera Berak Rocasak baino 36 gol gehiago ditu. Izan ere, azken hiru norgehiagoketan gol bakar batek erabaki du lehia: Rocasak Castelloko Kopa bereganatu zuen (19-20) luzapenean; Bera Berak Superkopa lortu zuen Donostian 18-17 eta ligako joanekoan arestian aipaturiko 26-27 kanariarren aldekoa.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores