Azkeneko sei denboraldietan bosgarren aldiz 28 gol jaso duela
Bera Berak bosgarren amaitu zuen 2010-11 denboraldia, bataz beste 28 gol sartuta eta 27 gol jasota. Hurrengo urtean, kopuru hori jaitsi zuen, partidako 22 gol jasota eta orduan Reyes Carrereren taldeak azpitxapeldun gelditu zen aurreneko aldiz. Bera Berak partidako 21 gol jasota irabazi zuen lehenengo liga Errenteriako entrenatzailearekin (546); Imanol Álvarezek hiru tituluak errepikatu zituen ligan 20,5 gol jasota; Puchek itxi zuen denboraldia lehenengo ligan bezala (544), baina 2016an 20 gol azpitik utzi zuen (518). Valladolidera joan aurretik, Super Amara Bera Berak bataz beste 20,5 gol jasota zeramatzan.
Ondorioz, larunbatean Huerta del Reyn 28 gol jasota Loterías Ligako aurreneko porrota ekarri du 2015eko urriaren 31n eta 31 garaipen jarraian boladari amaiera eman. Azkeneko sei denboraldietan, 144 partidetan, bost aldiz jaso du Bera Berak 28 edo gol gehiago eta bi norgehigagokan ez zegoen ezer jokoan.
2011-12 denboraldian Itxakok 27 gol egin zizkion Lizarreria eta Bidebietan gol bakar batez irabazteko lehia horiek. Kopuru hori Helvetia Alcobendasek baino ez zuen pasa hurrengo denboraldian, 28 gol eginez baina Bera Berak 35 egin zizkion Pabellón de los Sueños kiroldegian Pinedok 8, Elorzak 7 eta Eider Rubiok, 6.
Imanol Álvarezen denboraldian, Rocasak Telden 27-22 irabazi zuen baina Cleba Léon taldea izan zen 29 gol sartu ziozkionak orduan Bera Bera txapeldunari ligako azken partidan.
2014-15 denboraldian, Garmendia-Puche eserlekuan (elkarrekin egin zituzten hiru partidetatik aurrena), Alcobendasek 28 gol egin zituen baina Bera Berak, sufrituz, norgehiagoka bereganatu zuen(28-32). Eta liga matematikoki Telden irabazita Rocasa bertan gaindituz, azken aurreko partidan Bidebietan Bera Bera eta Prosetecnisa Zuazo Barakaldo taldeek gol festa ospatu zuten (38-31) hirugarren ligako garaikurra jaso zuten orduan donostiarrek.
Iazko denboraldian, Rocasak eta Guardések 27 eta 25 golekin irabazi zuten eta Aulak Bidebietan 26 goletara iritsi zen baina kasu honetan 32 jaso zituen.
Argazkia: Valentín González de Garibay