Super Amara Bera Beraren boladari amaiera jarri dio Aulak (28-25)
Bera Berak 25 gol inguru jasotzen badu, arriskua handua da. Iazko denboraldian Rocasak Bidebietan irabazi zuen (25-26) eta Guardések (25-20) ere bai, aurten donostiarrek Elxen (27-29) sufritu zuten eta gaur ezin izan dute Aula Valladolidek gola egiteko erraztasunari eutsi, Super Amara Bera Berak baino hobeto egon baita zentzu horretan.
Porrot honekin (28-25), Super Amara Bera Berak aurtengo denboraldiko garaipen boladari amaiera jarri dio Ligan bigarren itzuliaren lehen norgehiagokan, iaz Rocasak bezala. Gipuzkoarrek ez zuten galtzen ligan 2015eko urriaren 31tik –Guardésen aurka- hortaz, Valladoliden bukaera emango dio 31 garaipeneko boladari –iazko denboraldiko 18 eta aurtengo 13 -.
Hori partida hasiera ezinhobe joan dela, Temprano bikain eta Etxeberria, Aramendia eta Menéndezen golekin tartea ireki du Pucheren taldeak, zazpikoa errepikatu duena Sans eta Menéndez erdian, Arrojeria eta Etxeberria ondoan eta Fernández eta Aramendia hegaletan. Ederrak Sans ordezkatu du erasoan.
Halere, lehengo zati erdialdean, Aulak partido erotu nahi izan du eta Super Amara Bera Berak eutsi dio erronkari. Puche Berasategi, Elorza eta López sartu ditu baina Prieto eta Lovana albokoak aurreratu dute Aula (19 min. 8-7). Atsedenaldira (14-15) aurretik gipuzkoarrak.
Bigarrenean, Super Amara Bera Berak berriro tartea ireki du, lau golekoa Menéndez, Aramendia eta Alicia Fernández golei esker baina Aulak erantzun du, 4-0 partzialarekin González de Garibay eta Cifuentes (37 min. 18-18) eraginkor.
Arrojeriak gola egiteko ardura hartu arren, taldeak baloi ugari galdu ditu, Lulu Guerra atezaina bikain aritu da eta Aulak tarte txiki bat ireki du. Puchek 5-1 defentsa ezarri du Fernández aurrean jarrita baina Sansek huts egin du azken kontraerasoan, taldea minutu bat falta zela gol bakar batera uzteko baina hortxe desagertu dira Super Amara Bera Beraren punturen bat lortzeko aukera.
Hortaz, Super Amara Bera Berak sailkapenean duen aldea murriztuta ikusi du, Mecalia Atlético Guardésekiko bi eta Rocasarekiko, lau. Larunbatean (18etan) Bidebietan Elche Mustang hartuko du.
Fitxa: Aula Valladolid 28, Super Amara Bera Bera 25
Aula Valladolid 28 (14+14): Guerra, Calderón, Prieto (4), Terés (2), Arderius (3), Cifuentes (4), González de Garibay (6) –titular- Lovera (4), López (1), Viloria (3), Álvarez (1),
Super Amara Bera Bera 25 (15+10): Temprano, Etxeberria (3), Menéndez (2), Sans (3), Arrojeria (6), Fernández (2) eta Aramendia (3) –titular- Ederra (3), Berasategi, Elorza (2), López, Múgica (1p) y Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Lizarbe eta Zaldua.
Epaileak: Pablo García (Andaluzia) eta Juan Manuel Vinagre (Extremadura)
Kanporatuak: Terés eta Prieto Aula Valladolidetik eta Ederra, Arrojeria (2), eta Menéndez Super Amara Bera Beratik.
Partzialak: 0-3, 2-4, 4-5, 8-9, 11-11, 14-15 –atsedenaldia- 15-18, 20-19, 22-21, 25-23, 26-24 eta 28-25