Sans, kontraerasoa gustoko duen pibotea
Super Amara Bera Bera eta Elche Mustang taldeen arteko partidaren golegile naguiena izan zen larunbatean Bidebietan (25-15), sartutako sei golak kontraerasoa baliatuz egin zuen, izan ere, erdiko bidea bikain erabili zuen. Judith Sansek sarera bidali zituen jaurtiketak eta Tempranok bidalitako baloi luze bat baino ez zuen hartzeko aukerarik izan, Llanos Trigueros atezaina aldaketatik zetorrela.
Lehenengo golan zortea izan zuen Tempranok bidalitako baloiak ez zuelako altuera handia hartu, halere, jaso eta Triguerosi eskuin aldetik sartu zion. 6. minutuan zen, 3-0 markagailuan eta Rocamorak lehenengo hutsartea eskatu zuen. Bigarrena 15 minutuan izan zen, garrantzitsua Elchek lehia berdintzeko aukera izan zuelako. Carvajal jokalariak egindako jaurtiketa Tempranok gelditu zuen eta Alicia Fernándezen ondo ikusi zuen Sans, eskuineko besarekin baloia jaso eta langa ondoan jarri zuen. Hirugarrena, 12-7 zen, Arrojeriaren baloi luzea Trigueros irten zen baina ez zuen asmatu eta kataluniarrak atea hutsik sartu zuen gola.
Bigarren zatian, beste hiru gol antzera. Elxetarren lehenengo lerroak baloia galdu zuen, Alicia Fernándezek berriro ikusi zuen Sansen mugimendua; handik hiru minutura Alba Menéndezek bidali zion baloi luzeaeta 50. minutuan Maialen Múgicak Sans ikusi zuen eskuin eskuarekin baloia hartu, bi urratsa eman eta baloi loratua Triguerosen gainetik sartu zen.
Montse Pucheren defentsan zutabe da Judith Sans eta erasoan normalean Silvia Ederrak ordezkatzen du kataluniarra, halere, bere abiadura eta estiloa Super Amara Bera Beraren seigarren golegile nagusia da aurtengo Ligan 42 golekin. Aurretik dira Arrojeria (65), Fernández (59), Aramendia eta López (47) eta Menéndez (44).