Bera Bera

Select your language

Lehengo larunbatean Super Amara Bera Berako plantilla gehiena La Perla Talasoterapiak dituen instalakuntzetatik gozatzeko aukera izan zuen, alde batetik, Eukene Saez Munduko azpitxapeldunarekin aquagym izeneko saioa burutu zuten eta arratsaldea osatzeko merienda ere izan zuten bertan. Kopako txapeldun gisa, Super Amara Bera Bera aurtengo final-zortzirenetako kanporaketatik at gelditu da, hortaz, Puchek lau egun jai eman dio plantillari. Bihar sei partida jokatuko dira: KH7 BM Granollers – Canyamelar Valencia (16,30etan); Mavi Nuevas Tecnologías vs Mecalia Atlético Guardés (17,30etan); Elche Mustang vs Prosetecnisa Zuazo vs Esencia 27 ULE Cleba León vs Rocasa (18etan); Rincón Fertilidad Málaga vs Aula Valladolid (18,30etan) eta ANTS:BFIT - Muchoticket (Ibiza) vs Helvetia Alcobendas (19etan). Sailkatuko diren sei taldeak Super Amara Bera Bera eta Godoy Maceira BM Porriño antolatzailearekin bat egingo dute, antza apirilaren 28tik 30era bitartean. Jokalariak berriro Bidebietatik bueltan astelehenean izango dira eta Super Amara Bera Berak hiru partida izango ditu hizpide: Canyamelar Valencia (otsailaren 25ean, 19,30etan), Bidebietan KH7 BM Granollers (martxoaren 3an, 18 etan) eta Málagara egingo du bidaia (otsailaren 11n, 18,30etan).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores